Babes Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen ematea

Telematikoki

Presentzialki

Hitzordua eskatu Etxegintzan

Tramitearen deskribapena

Tramite honen bidez ondokoa egin dezakezu:
  • Alta ematea: etxebizitza eskatzaileen Udal Erregistroan alta ematea, babes publikoko etxebizitza bat erosteko edo alokatzeko (Ikusi betekizunak).
  • Datuak aldatu: dagoeneko erregistroan badago eta datuak eguneratu nahi badituzu.
  • Sustapen berrietan izena ematea: sustapen berriak argitaratzen direnean, interesatzen zaizkionetan izena ematen ahalko da.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Zergak Gipuzkoako lurralde historikotik kanpo ordaindu behar izanez gero:
  • dagokion errenta aitorpena edo informazio fiskala (Etxegintza bulegoetan aurkeztu behar da).

Berariazko sustapenetan beste agiri osagarri batzuk eskatu ahal izango dira

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Etxebizitza eskatzaileeen Udal Erregistroan alta

Etxebizitzen deiadiren bat badago, prozedura zein den begiratu hemen

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Etxebizitza erosteko eskabideak urte guztian egin daitezke, sustapen jakin batzuetarako egun zehatz batzuetan izena emateko epea jartzen denean izan ezik.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli