Hobariak eta salbuespenak Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (OHZ)

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren kuotan hobaria eskatzea.
Hobariak subjektu pasiboak eskatu beharko ditu. Udal honek ematen dituen hobariek eskabidea egin eta hurrengo zergaldian izango dituzte ondorioak.

Hobariak:
  • Familia ugaria
  • Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten etxebizitzak
  • Nekazaritzako kooperatiba
  • Babes publikoko etxebizitza
  • Etxebizitza hutsen programan alokaerako etxebizitza
  • Empresa de urbanización

Salbuespenak:
  • Baso-saila
  • Eliza katolikoaren jabetza
  • Elkarte Konfesionalen hitzarmenari atxikituta (Art. 9.3)
  • Fundazioa edo Onura Publiko duen Elkartearen jabetza
  • Trenbideak dituen eraikina/saila
  • Nazioarteko Hitzarmenen Ordezkaritza Diplomatikoa
  • Monumentua edo Monumentu Multzokoa
  • Unibertsitate Publikoaren jabetza

Informazio gehiago izateko kontsultatu: “Ondasun higiezinen gaineko zerga OHZ

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa


Familia ugarien kasuan: etxebizitzak familia-unitate osoaren ohiko bizilekua izan behar du.

Aprobetxamendu termikorako edo elektronikorako sistemen kasuan:
  • instalatzaileak Eusko Jaurlaritzan (dagokion sailean) aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpena -instalazio ziurtagiriaren baliokidea-
  • instalazio obraren faktura eta ordaindu izana egiaztatzeko agiria

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Udal honek ematen dituen hobariek eskabidea egin eta hurrengo zergaldian izango dituzte ondorioak. (Ordenantza fiskalaren 11.1 eta 11.2 artikuluak).

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea
  3. Txosten teknikoa
  4. Emakida edo ukapena ebaztea
  5. Interesdunari jakinaraztea
  6. Datu basean erregistratzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli