Ikastetxeentzako eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteentzako dirulaguntzak

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Izapide hau egingo da ikastetxe bateko eskola kontseiluak edo irakaskuntzarekin zerikusia duen elkarteren batek programatutako hezkuntza ekimen bat finantzatu behar bada. Ekimenak sartuta egon behar du urtero onartzen diren oinarrietan ezarritako diru laguntzen kontzeptuetan.

Diru laguntzak emateko kontzeptuak:

I. taldea - Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programa.

II. taldea - Hezkuntza biltzarren eta jardunaldien antolaketa, eta pedagogia ikastaroen eta topaketen antolaketa, Donostian.

III. taldea - Eskoletako liburutegiak eta sare publikoko gelak hobetzeko programak.

IV. taldea - Ikastetxeetan beste modu batean lan egitera bideratutako hezkuntza proiektu berritzaileak.

V. taldea - Sare publikoan eskolen arteko trukeak egiteko proiektuak.

VI. taldea - Haur Eskola publikoetako sukaldeko eta jantokiko zerbitzuak.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Ikastetxeak
Donostiako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako eta Heziketa Bereziko ikastetxe publiko eta itunpeko guztiak, edo haien izenean eskatzen duten guraso elkarteak. Bai eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteak ere.
  • Onuradunek ezinbestean bete behar dituzte urtero onartzen diren oinarrietan adierazitako baldintzak.

Noiz egin daiteke eskaera

2025/05/14 - 2025/06/13

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • Eranskina: proiektuaren datuak (bete eta eskabide formularioan erantsi)
  • Kasu bakoitzari dagokion dokumentazio osagarria erantsi behar da, oinarrien arabera.

VI. taldearen kasuan, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira justifikatzeko formularioaren bidez.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 6 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
VI. taldearen kasuan, epea 3 hilabetekoa da.

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  2. Eskaerak jasotzea
  3. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  4. Ebaluatzea eta emaitzak proposatzea
  5. Emaitzak Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzea
  6. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu beharko du.
  7. Diru laguntza emango dela eta diruaren % 70 sartu dela jakinaraztea edo, kasua bada, laguntza emateari uko egin zaiola adieraztea
  8. Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzea
  9. Gastuen justifikazioa

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Diru laguntza jasotzeak dakartzan betebeharrak:
  • Programari dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Beharrezko baimen guztiak lortzea.
  • Programa garatzean sortutako edozein gertaera Udalari jakinaraztea, gertatutako unean bertan.
  • Dirua itzultzea, gastatzen ez bada.
  • Dirua itzultzea, egiaztatzen baldin bada programaren helburuetan funtsezko aldaketa bat egin dela.
  • Udalak adierazitako baldintza guztiak eta aplikatu beharreko araudia betetzea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli