Musika eta Dantza Eskola - Ikasleen izen ematea

Telematikoki

Presentzialki

Musika eta Dantza Eskola
Atotxako Zelaia Plaza, 3

Tramitearen deskribapena

Izapide honen bitartez, Donostiako Musika eta Dantza Eskolan izena eman dezakezu.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake
  • Dagokion tasa edo prezio publikoa ordaintzea
  • Herritarrak oro har
  • 4 urte baino gehiago izatea

Noiz egin daiteke eskaera

2026/05/05 - 2026/05/29

Izen emate orokorra maiatzean. Plaza hutsen kudeaketa ekainetik martxora.

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • Gizarte laguntzarik jasoz gero, kobratzen aritzearen egiaztagiria
  • Familia ugaria izanez gero: familia ugariaren liburua
  • Guraso bakarreko familia izanez gero: familia liburua

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Musika eta Dantza Eskolako prezio publikoak 2026-2027 ikasturtetik aurrera
Prezio sozialak daude talde jakin batzuentzat:
  • Familia ugariak
  • Guraso bakarreko familiak
  • Familia unitate bereko zenbait pertsona matrikulatzean
  • Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonak

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: Aldagarria

Prozesuaren urratsak

Pertsona bakoitzak eskabide bakarra egin dezake. Eskabide horretan, eskatu nahi dituen irakasgai eta talde guztiak jasoko dira.
  • Pertsona baten eskabide bat baino gehiago jasoz gero, azkenengoa bakarrik hartuko da kontuan, aurrekoak baliorik gabe utziz.
  • Izen ematea osatu ondoren, zozketan parte hartzeko zenbakia duen emaila jasoko da.
  • Irakasgaiak eta taldeak 1. edo 2. aukeran eskatu daitezke, eskatzailearen lehentasunen arabera.
  • Nahi beste irakasgai edo talde eskatu daitezke, mugarik gabe.
  • Eskolak gehienez ere instrumentu bat esleituko dio pertsona bakoitzari.
  • Instrumentu bat esleituta, eskatutako beste instrumentuetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
  • Eskolak, gehienez ere, irakasgai bakoitzeko talde (auzoa, hizkuntza edo ordutegia) bakarra esleituko dio pertsona bakoitzari taldekako irakasgaietan. Irakasgai batean talde bat esleituta, eskatutako beste taldeetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
  • Eskatzailearen ardura da datuak zuzen sartzea eskabidean.
  • Bereziki garrantzitsuak dira jaiotze urtea, Eskolan matrikulatuta egon izana eta irakasgaien aukeraketa eta hauen arteko lehentasuna (1. edo 2. aukera) egoki zehaztea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Musika eta Dantza Eskola

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

2026-27 ikasturterako prozesuaren egutegia
  • Maiatzak 5-29: Izen emate epea zabalik.
  • Ekainak 1: Behin-behineko izen emandakoen zerrendak.
  • Ekainak 5: Behin betiko izen emandakoen zerrendak.
  • Ekainak 8: Zozketa eta behin-behineko onartuen zerrenda.
  • Ekainak 12: Behin betiko onartuen zerrenda.
  • Ekainak 15-22: Onartutakoen matrikulazioa.
  • Ekainaren 24tik aurrera: Itxaron zerrendak eta plaza hutsen kudeaketa.
Ordainketa elektronikoa txartelarekin matrikula onartzeko momentuan. Ordainketa ezinbestekoa da matrikula egiteko.
Izen emate prozesua Eskolako Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian (AFA) zehaztuta dago, VI TITULUAN (31. orrialdetik aurrera).

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli