Tramitearen deskribapena
Jarduera sailkatuaren titulartasunaren eskualdaketa
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.
Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.
Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Pertsona juridikoak badira, eratze eskriturak
- Eskualdaketaren jakinarazpen inprimakia, bi aldeek (oraingo titularrak eta titular berriak) sinatuta.
Eskualdaketa aldebikoa ez bada
eta, beraz, egungo titularra eta berria batera ez badatoz, lokalaren jabetza egiaztatu beharko da, honako agiri hauek aurkeztuta:
- Titular berriaren izenean egindako lokalaren errentamendu-kontratua.
- Titular berriaren izenean egindako jabetza-eskriturak, jaraunspena onartzeko eskritura, dohaintza, eta abar.
ESKAERA ONLINE EGITEKOTAN eta egiten duen pertsonaren arabera, honako bi aukera hauek daude:
- Oraingo titularrak egiten badu, titular berriaren onarpenaren inprimakia aurkeztu beharko du.
- Titular berriak egiten badu, oraingo titularraren baimenaren inprimakia aurkeztu beharko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Epe legala: Ez dagokio
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Komunikazioa eta dokumentazioa erregistratzea.
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
- Eskualdaketa aintzakotzat hartzearen jakinarazpena.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Eskualdaketa honekin ezingo da indarrean dagoen jarduera inolaz ere aldatu edo zabaldu.
Eskualdaketak eragin automatikoa izango du, betiere indarreko araudiaren arabera egiten bada.
Lizentzia 171/19851 Dekretua indarrean sartu aurretik lortu bazen (haren lehen xedapen iragankorraren arabera), lizentziaren titular berriak, jarduera erregularizatzeko, teknikari eskudun batek idatzitako proiektu bat aurkeztu beharko du. Proiektu horretan egiaztatu beharko da jarduera goian aipatutako dekretuak ezartzen dituen arau teknikoetara egokitzen dela.
Proiektua eskualdaketaren datatik hasita 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Erregularizazio proiektuak aurkezteko obligazioa ez betetzeak Udalaren aldetik egokitzat jotzen diren neurri zuzentzaileak hartzea ekarriko du, eta ez da alde batera utziko beharrezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartzea.
1Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, etxebizitzetarako hiri lurretan jartzekoak diren Ekintzabide Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuekin erabili beharreko Teknikazko Arauak ontzat ematen dituena (1985/06/29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)
Datu babesa