Margo lanak aurkeztu: Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen Ekitaldia

Presentzialki

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea
Aiete pasealekua, 65
Aieteko jauregia 1. solairua
20009 Donostia

Besteak

Posta ziurtatua bidalketaren bidez

Tramitearen deskribapena

Deialdi artistikoa, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Edozein margolan-teknikaren bitartez, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak aldarrikatzen dituen 30 eskubideei buruz gogoeta egin dezate.

Adinaren arabera, 4 kategoria ezartzen dira, banakako, zein taldekako parte-hartzean:
  • 6 urtetik 8ra
  • 9 urtetik 12ra
  • 13 urtetik 15era
  • 16 urtetik 18ra

Zeinek egin dezake eskaera

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztek, banaka edo taldeka parte hartzeko aukera egongo da, ikastetxeen, haurtxokoen, gaztelekuen, arte akademien eta abarren bitartez edo modu librean.

Noiz egin daiteke eskaera

2026/10/13 (08:00) - 2027/01/29 (03:00)

Beharrezko dokumentazioa

Behar bezala identifikatutako edozein margolan.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Prozesuaren urratsak

  1. Lanak entregatzea edo bidaltzea
  2. Epaimahai ofizialak hautatutako lanak web orrian argitaratzea, herritarrek bozka ditzaten
  3. Bozketan parte hartu nahi duten pertsonen erregistroa webgunean
  4. Lanen bozketa
  5. Botoak jasotzea
  6. Bozketaren emaitzak argitaratzea
  7. Lanen erakusteta eta "Bazen behin irudi bat..." argitalpenaren edizioa
  8. Sari-banaketa Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Sari-banaketa 2027ko apirilaren 11ean izango da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Marrazki guztiak, apirilaren 9tik 16ra bitartean egongo dira ikusgai, Victoria Eugenia Antzokian (sarrera, Okendo Plazatik).

Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli