Dirulaguntzak emango zaizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere hiri horretan lan egiten dutenei, HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeko.
Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
- udako ikastaroak*
- neguko ikastaroak
- neguko zein udako barnetegiak
- autoikaskuntza ikastaroak
*eskaera epea zabalik irailaren 30erarte. Informazio gehiago:
epeak eta balditzak
Urte osoan zehar
Data zehatzak oinarrietan adierazita daude.
Bi denboraldi daude: negua eta uda.
Barnetegietara joaten diren pertsonek eta autoikaskuntza ikastaroak egiten dituztenek urte osoan zehar aurkez ditzakete eskabideak.