Tramitearen deskribapena
Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren kuotan hobaria eskatzea.
Hobariak subjektu pasiboak eskatu beharko ditu. Udal honek ematen dituen hobariek eskabidea egin eta hurrengo zergaldian izango dituzte ondorioak.
Hobariak:
- Familia ugaria
- Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten etxebizitzak
- Nekazaritzako kooperatiba
- Babes publikoko etxebizitza
- Etxebizitza hutsen programan alokaerako etxebizitza
- Empresa de urbanización
Salbuespenak:
- Baso-saila
- Eliza katolikoaren jabetza
- Elkarte Konfesionalen hitzarmenari atxikituta (Art. 9.3)
- Fundazioa edo Onura Publiko duen Elkartearen jabetza
- Trenbideak dituen eraikina/saila
- Nazioarteko Hitzarmenen Ordezkaritza Diplomatikoa
- Monumentua edo Monumentu Multzokoa
- Unibertsitate Publikoaren jabetza
Informazio gehiago izateko kontsultatu:
“Ondasun higiezinen gaineko zerga OHZ”
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Familia ugarien kasuan: etxebizitzak familia-unitate osoaren ohiko bizilekua izan behar du.
Aprobetxamendu termikorako edo elektronikorako sistemen kasuan:
- instalatzaileak Eusko Jaurlaritzan (dagokion sailean) aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpena -instalazio ziurtagiriaren baliokidea-
- instalazio obraren faktura eta ordaindu izana egiaztatzeko agiria
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Hobariak subjektu pasiboak eskatu beharko ditu.
Udal honek ematen dituen hobariek eskabidea egin eta hurrengo zergaldian izango dituzte ondorioak. (Ordenantza fiskalaren 11.1 eta 11.2 artikuluak).
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea
- Txosten teknikoa
- Emakida edo ukapena ebaztea
- Interesdunari jakinaraztea
- Datu basean erregistratzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa