18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena. Informazio gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
18 eta 30 urte bitartean izatea
Parte hartzaileetako batek gutxienez Donostian erroldatuta egon behar du..
Noiz egin daiteke eskaera
2026/06/09 - 2026/07/17
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
Proiektuaren informazioa eta proiektua burutuko duen taldearen datuak jasotzen duen 'Proiektuaren fitxa'.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Prozesuaren urratsak
Aurkeztu proiektua: edozein proiektu aurkeztu daiteke, oso ideia orokorretatik hasita, proiektu defintiuetaraino.
Proiektuak aukeratzea: 2026ko irailean jakinaraziko dizuegu zein diren MartxUP!-eko edizio berri honetarako aukeratuak izan diren proiektuak.
Formakuntza eta garapena: lau hilabete iraungo duen prozesu honetan, zure proiektua ekintzara eramaten lagunduko dizuten lau formakuntza saiotan parte hartuko duzu.
Jarraipen tutoretzak: formakuntzetan ikasitako praktikan jartzen laguntzeko eta zure proiektuaren gertuko jarraipena izateko, hilean behin tutorizazio saio bat izango duzu, aurrera egiten laguntzeko
Proiektuen garapen fasea: hautatutako proiektuak 2027 urtean zehar gauzatu beharko dira, erakundeak onartu ondoren..
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua