Edukiontzien mapa
Hondakinen %90 birziklagarria da, betiere ez badira nahasten eta behar bezala bereizten badira.
Hirian, zure inguruan edukiontziak daude honako hondakin hauek gaika biltzeko:
- Beira: edukiontzi berdea.
- Ontziak: edukiontzi horia.
- Papera eta kartoia: edukiontzi urdina.
- Hondakin organikoak: edukiontzi marroia.
- Olioa: edukiontzi laranja.
- Pilak: pilentzako edukiontzia.
- Ehunak: edukiontzi zuria.
Gainera, honako hondakin hauek bereizita utzi behar dira:
- Altzariak eta tamaina handiko hondakinak.
- Etxeko hondakin arriskutsuak: San Markoren furgonetan edo Garbigunean.
- Botikak: farmazietako SIGRE puntuetan.
- Hondakin elektrikoak eta elektronikoak.
- Inausketetako hondarrak eta belarra: edukiontzi marroian edo Garbigunean.
Beirazko ontziak birziklatzea: edukiontzi berdea
Zer utzi bertan?
-
Beirazko botilak: zuku, freskagarri, muztio, sagardo, ardo, likore eta abarrenak.
-
Beirazko potoak eta ontziak: kontserba, marmelada, lurrin eta kosmetikarenak.
Nola utzi?
- Ontziak hutsik eta urez garbituta egon behar dute.
- Ez da ontzi bat beste baten barruan sartu behar .
- Tapoiak eta tapak edukiontzi horian utzi behar dira.
- Ontziak eramateko erabilitako poltsa ere edukiontzi horian utzi behar da.
Uzteko ordutegia: 8:00-22:00
Zer EZ utzi?
-
Ispiluak.
-
Kristalak eta beirak: ate, leiho, auto eta abarrenak.
-
Bonbillak eta fluoreszenteak.
-
Kristalezko objektuak: edalontziak, kopak, pitxerrak, apaingarriak…
-
Portzelanazko objektuak: baxera, apaingarriak...
Ontziak birziklatzea: edukiontzi horia
Zer utzi bertan?
-
Plastikozko ontziak: ur botilak, esne, olio, garbigarri, jogurt, fruta ontziak, poliespana eta plastikozko poltsak.
-
Metalezko ontziak: kontserba latak, freskagarri potoak, aerosol hutsak, aluminio papera, etab.
-
Brik motako ontziak: esne, zuku edo saltsenak.
Nola utzi?
- Ez da ontzi bat beste baten barruan sartu behar.
- Ontziak garraiatzeko erabili den poltsatik bereizita utzi behar dira.
Zer EZ utzi?
-
Ontzia ez den beste edozein objektu, nahiz eta plastikoz, metalez edo kartoiz eginda egon (adibidez, plastikozko mahai-tresnak, jostailuak edo esekigailuak).
Papera eta kartoia birziklatzea: edukiontzi urdina
Zer utzi bertan?
-
Egunkariak, aldizkariak eta publizitate-liburuxkak.
-
Paper edo kartoizko kaxak eta ontziak.
-
Arrautzak saldu eta gordetzeko kartoiak.
Nola utzi?
- Kartoia tolestuta egon behar du lekua optimizatzeko.
- Birziklagarriak ez diren elementuak kendu behar dira (grapak, plastikozko azalak, hoditxoak, etab.).
- Plastikozko poltsa batean eraman bada, poltsa kendu behar zaio edukiontzian sartu aurretik.
Zer EZ utzi?
-
Papera edo kartoia ez den beste edozein material.
-
Paper zikinak, argizaridunak, metalizatuak edo plastifikatuak.
Sukaldeko olioa birziklatzea: edukiontzi laranja
Sukaldean erabilitako olioa birziklatu daiteke biodiesela lortzeko, hau da, diesela baino erregai garbiagoa eta gutxiago kutsatzen duena. Hustubidetik edo zaborretara botatzeak ingurumen-arazo larriak sortzen ditu.
Bilketa-puntuak Donostian
- Hiri osoan banatutako 110 edukiontzi laranja (28 egokituak ).
- Garbigunera edo San Markoren hondakinak biltzeko kamioira ere eraman daiteke.
Zer utzi bertan?
-
Sukaldean erabilitako landare-olioa.
Nola utzi?
- Olioa hozten utzi manipulatu aurretik.
- Plastikozko edo beirazko ontzi batean sartu, ondo itxita.
- Ontzi betea edukiontzi laranjan utzi.
Zer EZ utzi?
-
Landare-olioa ez dena (motorreko olioa edo lubrifikatzaileak, adibidez).
Pilak birziklatzea: pilentzako edukiontzia
Erabilitako pilak hiriko hainbat puntutan utz ditzakezu:
- Supermerkatuetan, etxetresna elektrikoen dendetan, bitxi-dendetan, erloju-dendetan eta argazki-dendetan, edukiontzi espezifikoak izan ohi dituzte.
- Kalean dauden edukiontzi horietan, pila handientzat eta botoi-pilentzat bereizita.
- Garbigunean, han modu egokian kudeatzen baitira birziklatzeko.
Ehunak birziklatzea: edukiontzi zuria
Hiri osoan banatuta daude erabilitako arroparentzako edukiontzi espezifikoak.
Arropa birziklatzeko puntuen mapa kontsulta dezakezu zure etxe edo lantokitik hurbilen dagoena aurkitzeko. Ziur zure inguruan baten bat dagoela, jada erabiltzen ez dituzun jantziei bigarren bizitza bat emateko.
Etxeko hondakin arriskutsuak birziklatzea: Garbigunea eta bilketa-kamioia
Etxean hondakin arriskutsuak badituzu, leku hauetara eraman ditzakezu:
- Garbigunera, non modu seguruan kudeatzen diren.
-
San Marko Mankomunitatearen bilketa-kamioira, hiriko auzo guztietatik pasatzen dena astelehenetik larunbatera. Kontsultatu bilketa-ordutegiak eta -puntuak.
Zer utz dezakezu bertan?
- Sukaldeko olioak
- Margoak, bernizak, disolbatzaileak eta kolak
- Lanparak eta fluoreszenteak
- Etxetresna elektriko txikiak
- Sakelako telefonoak
- Garbiketarako produktu kimikoak
- Termometroak
- Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...
- Pilak eta bateriak
- Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak... eta haien ontzi hutsak
- Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak eta izotz-kontrakoak
- Kamerak eta argazkigintzako materiala
- Erradiografiak
- Herbizidak eta intsektizidak
- Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak
- Jostailu elektrikoak eta elektronikoak
- CDak eta DVDak
Botikak birziklatzea: SIGRE puntuak
Hondakin elektriko eta elektronikoak birziklatzea: Garbigunea edo bilketa-kamioia
Gailu elektriko eta elektronikoek material kutsatzaileak dituzte, beraz, modu egokian birziklatu behar dira. Bi modutan egin dezakezu:
- Gailu berri bat erostean, zaharra dendan entregatu.
- Garbigunera edo San Marko Mankomunitatearen bilketa-kamioira eraman.
Inausketetako hondarrak eta belarra birziklatzea
Inausketetako hondarrak eta belarra kudeatzeko aukerarik onena lorategian bertan konpostatzea da. Konposta-ontzi batean egin dezakezu edo, besterik gabe, bazter batean pila bat eginez. Konpostajeak ondo funtzionatzeko, garrantzitsua da oxigeno nahikoa eta hezetasun egokia izatea. Horretarako, hondarrak noizean behin irauli eta euri-garaietan plastiko batekin estali. Horrela, lorategian ongarri gisa erabil dezakezun konposta lortuko duzu.