2025eko deialdia: Donostia Kultura
Oinarri Orokorrak eta Bereziak
Eskaera epea
Eskaerak
Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea
Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.
Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.
Ebazpena
Organo Izapidegilearen kontaktua
Rebeca Gallastegi, Donostia Kulturako Teknikaria
rebeka_gallastegi@donostia.eus
943 481 236
Erregina erregeordearen kalea, 8
9:00etatik - 14:00etara
Beste ordutegi batean pasa nahi izan ezkero, aldez aurretik hitzordua hartu telefonoz edo emailez.