Kulturazalea

Donostia hiri bizia da, komunitate sortzaile dinamikoa eta lehen mailako kultura-ekipamenduen sarea ditu, eta horrek ezinbesteko erreferente bihurtzen du nazioarteko panoraman.

Eta konpromiso horrek bere aitorpena jaso zuen 2016an Europako Kultur Hiriburu izatera izendatu zutenean.

Hirian, batez beste 20 ekitaldi kultural egiten dira egunean, 7.200 baino gehiago urtean. Ekosistema hori indartzen jarraitzeko, Udalak baliabide garrantzitsuak bideratzen ditu sorkuntza, adierazpen artistikoa eta kultura-zabalkundea bere forma guztietan sustatzen duten proiektuetara.

Donostiak tokiko talentuari aukerak ematen dizkio, eta herritarrek eskaintza zabala, anitza eta irisgarria dute bertan.

Donostian 20 ekitaldi kultural egiten dira egunero

Donostia Kulturak 126.000 bazkide baino gehiago ditu

Hiriak 10 kultur etxe eta 17 udal liburutegi ditu

Kultur ekipamendu eta zerbitzuak

Apustu kultural horren oinarria udal-ekipamenduen sare zabal bat kudeatzea da, askotariko eta kalitatezko jarduerak garatzeko aukera ematen duena.

Hiriak antzoki enblematikoak ditu, hala nola Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra, Gazteszena, Imanol Larzabal, Intxaurrondo eta Larratxo Aretoak, eta programazioa auzo guztietara hurbiltzen duten kultur etxeak.

Euskal kulturaren eta hiriaren historiaren erreferente den San Telmo Museoak, 10 kultur etxeekin eta 17 liburutegi dituen udal sarearekin batera, kultur sare sendoa osatzen dute, irisgarria eta etengabeko jardunean dagoena.

Eskaintza honi sorkuntzari, erakusketari eta kultur topaketari eskainitako beste gune batzuk gehitzen zaizkio, adin eta gustu guztientzako proposamen sorta zabala eskaintzeko aukera ematen digutenak.

Jaialdiak, ekitaldiak eta ospakizun tradizionalak

Bere ekipamenduez gain, Donostia nazioartean ezaguna da bere festibalengatik. Udalak diziplina guztietako ekitaldiak antolatzen eta laguntzen ditu: Jazzaldia, Literaktum, dFeria, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Giza Eskubideen Zinemaldia eta Poltsikoko Antzerkiaren Jaialdia, besteak beste.

Aldi berean, plataforma kultural berriak sustatzen ditugu, hiriko bizitza kulturala aberasten duten eta berrikuntza sustatzen duten ekimen publiko zein pribatuak babestuz.

Era berean, aktiboki parte hartzen dugu jai-ospakizunen antolaketan, donostiar nortasuna indartzen duten eta herritarren parte-hartzea sustatzen duten jarduerak bultzatuz.

Kultura irekia herritar guztientzat

Donostiako kultura eskubide eta elkarbizitzarako gune gisa ulertzen da. Horregatik, irisgarria, anitza eta hiriko txoko guztietara iritsiko dela bermatzeko lan egiten dugu.

Euskararen eta tokiko tradizioen sustapenetik hasi eta bitartekaritza-, prestakuntza- eta sorkuntza-programetaraino, ekintza bakoitzak hiri kohesionatuagoa eta kultura-adierazpen garaikideetara irekiagoa eraikitzea du helburu.

Hori guztia artikulatzen du Donostia Kulturak, eta, horrekin batera, bere 126.200 bazkideei, hiriko kultur ekosistema osoaren abantailez eta zerbitzuez gozatzeko aukera eaten die.

Sartu kulturarekin lotutako zerbitzu eta informazio guztietara