Gazte talde eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak
Intereseko informazioa
Dirulaguntzen deialdia
Udaletik urtero sustatzen dugu dirulaguntzen deialdia, erakundeak, elkarteak, fundazioak eta gazte-taldeak, bereziki 0-30 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei mesede egitea helburu duten proiektuak garatzen dituztenak eta/edo haien bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea nabarmen hobetzen laguntzen dutenak.
Nork eska ditzake
Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.
Zertarako eska daitezke
- Proiektua sortzeko ekimena eta garapena haur, nerabe zein gazteena izatea
- Proiektu pedagogikoa
- Jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna
- Udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan garatzen diren ekintzak
- Auzolana eta jarduera koordinatuak
- Proiektuak duen erreferentzialtasuna auzoan eta bere ahalmen eraldatzailea edota berritzailea
- Genero ikuspegia proiektuaren diseinuan, garapenean eta ebaluazioan txertatzea
- Euskararen sustapenerako jarduerak
- Gabonak Zuretzat