2024-2029 Hiri Mugikortasuneko Plana
Mugikortasun Planak, Isuri Gutxiko Eremua ezartzeaz gain, bere helburuak lortzearekin lotuta, zenbait ekintza gauzatuko ditu. Batzuk dagoeneko aurreratuta daude, eta beste batzuk pixkanaka ezarriko dira.
Horretarako, 5 ildo estrategiko nagusi ditu:
- Oinez edo bizikletaz egindako joan-etorriei lehentasuna emateko, Mugikortasun Arloak oinezkoentzako zenbait gune ezarriko ditu Ramon y Cajal kalean eta Legazpi-Gipuzkoa Plaza ardatzean, besteak beste. Halaber, igogailu gehiago eraikitzea aurreikusten du, hirigintza sustapen berriekin lotuta, eta hiriko bizikleta sarea handitu eta hobetu nahi du.
- Topoaren hobekuntzak martxan jarriko dira, loturako trazadura berriak eginez; horri esker, hiriko garraio publikoko sistema birplanteatu eta sustatuko da, zenbait ekintzaren bidez: BEA martxan jartzea, autobus bideak ugaritzea eta semaforoak lehenestea, eta Loiolako Erriberako aldageltokia eraikitzea, intermodalitatea sustatu eta mugikortasun jasangarrirako aukerak handitzeko.
- Isuri Gutxiko Eremua trafiko eskaria kudeatzeko trakzio proiektua da; horrekin batera, beste neurri batzuk hartuko dira, esaterako, lanerako mugikortasuna kudeatzeko planak egitea, partekatutako ibilgailu motordunen zerbitzuak ezartzea (car sharing / moto sharing) eta Salgaien Hiri Banaketa kudeatzea.
- Mugikortasun Planaren beste lehentasunetako bat da herritarren gozamenerako hiri ingurune berriak sortu eta leheneratzea; horretarako, jarduketa hauek egingo dira, besteak beste: Aita Donostia plaza, Satrustegi hiribidea, Erregina Erregeordearen kalea eta Ategorrieta hiribidea berrantolatzea, eta Easoko trenbide zabaltzaren ingurunea zehaztea.
- Azken ildo estrategikoari jarraikiz, aparkatzeko dagoen tokia optimizatu nahi da; horretarako, hiri osoko lur gaineko aparkamenduaren azterlana egingo da, arreta berezia jarrita TAO sisteman, eta lurpeko aparkaleku plazak eraldatzeko, elektrifikatzeko eta disuasio aparkalekuak sustatzeko neurriak baloratuko dira.