Oroimen historikoa
Sartu Kontseilu Sektorialetan parte hartzea: elkarteak eta ospe bereziko kolektiboak
Intereseko informazioa
Oroimen historikoa berreskuratzea
Memoria historikoak hauek aitortzen ditu:
- gutxietsitako ideologia eta mugimendu politikoak
- langileriaren historiaren gertakari isilduak
- herri indigenen, emakumeen, gay eta lesbianen historia
- kultura kolonizatuak
Herritarren oroimenean bizirik egon arren, errekonozimendu ofizialik jaso ez duten eta isilduak izan diren giza eskubideen urraketa esanguratsuenak 1936ko golpe militarraren ondorengo guda urteetan eta frankismoan gertatutakoak dira.
Garai historiko horretan gertatutakoaren egia, justizia eta erreparazioa bilatzea da Donostiako Udalaren helburu nagusietako bat.
Donostiako oroimen historikoaren mapa
Ezagutu Gerra Zibilean eta diktadura frankistan garrantzitsuak izan ziren lekuak.
Donostiako Oroimen Historikoaren Mapak gure iraganaren oroitzapen dinamiko eta kritikora gonbidatzen gaitu 1936ko udan gertatutakoa ulertzeko.
Filtratzeko egin klik esteka hauetan: DENAK ERAKUTSI
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Oroimen Historikoaren Bulegoa
Oroimen Historikoaren Bulegoa doako zerbitzua da, non herritarrek 1936 eta 1945 artean errepresaliatutako senitarteko edo pertsonen datuak eskatu ahal izango dituzten, bai eta informazioa eman ere.
Aranzadi Zientzia Elkarteko taldeak dokumentazio guztia digitalizatuko du, beraz, informazioa ekartzen dutenek jatorrizko dokumentuak gordeko dituzte. Ahozko lekukotasuna bada, ikus-entzunezko grabazio bat egitea proposatuko da.
Interesduna ezin bada egoitzara joan, Aranzadiko langileak bere bizilekura joango dira.
Grabazio eta dokumentazio guztia Donostiako Udalaren agiritegian gordeko dira ikerketa proiektua amaitu ondoren.
Bulegoa:
- astelehenetik ostiralera egongo da irekita ikerketak irauten duen bitartean
- Aranzadiren Donostiako egoitzan, Zorroaga Gaineko 11. zenbakian.
- Jendaurreko ordutegia 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara da.
Edonola ere, bulegora joan baino lehen, Aranzadiko taldearekin jarri behar da harremanetan, jbuces@aranzadi.eus helbide elektronikora idatziz edo 943 46 61 42 edo 699 809 130 telefonoetara deituz.