Urriko Artikutzako bisita gidatuak
Hiru bisita egingo dira, eta urriaren 18koan autobusa jarriko da Donostiatik bertatik doan
2026/09/29 argitaratua
Urrian hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Urriaren 4an, Altuetako gaina. 12 kilometroko ibilbide honek, Altuetako tontorraz gain, Goizaringo burdinolaren hondakinak eta Elama ibaia ezagutzeko aukera emango digu.
- Urriaren 11n, Urdallue. Oraingo honetan Urdallueko burdinola zaharrera hurbilduko gara, 6 kilometroko bidean zehar.
- Azkenik, urriaren 18an, Donostiatik bertatik Artikutzara joateko autobusa jarriko da, bertan ibilaldi erraza egiteko asmoz. Irteera Donostiatik 09:00etan izango da, eta itzulerako ordua, Artikutzatik, 14:00ak inguruan.
Ohi bezala, aldez aurretik izena eman behar da.
Artikutzako informazio gehiago jakin nahi duzu? Historia, nola iritsi, sarbidea, aterpetxea...