Udalak amaitu ditu Alderdi Ederreko haur-parkea erabat berritzeko lanak
Haurrentzako jolas-eremua eta segurtasun-zoladura berritu dira, 30.000 euroko inbertsioaren bidez
2026/06/11 argitaratua
Donostiako Udalak, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Atalaren bitartez, Alderdi Ederreko haur-parkea berritzeko eta hobetzeko lanak amaitu ditu. Parke hori hiriko jolas-eremu enblematiko eta erabilienetako bat da.
Azken egunetan, segurtasun-zoladura jarraitu berria jarri da jolasgune osoan, parkearen segurtasuna indartu eta haren irudia hobetzeko.
Jarduketaren ondorioz, parkeko elementu nagusiak erabat berritu dira. Lan hauek egin dira:
- Lehendik zauden joko anitzeko bi eremuak erabat desmuntatu dira, eta hondatutako zutoinak eta panelak kendu dira, ondoren horiek berritu eta muntatzeko.
- Malguki inklusibo berri bat eta labirinto motako joko bat instalatu dira.
- Zabuen egiturak berritu dira.
- Segurtasun-lurzoru jarraitu berri bat instalatu da haur-parkearen azalera osoan.
Jarduketa horretara bideratutako inbertsioa 30.000 euro inguru gehi BEZa da, eta haurren jolas-eremuak mantentzeko udal-kontratuaren bidez finantzatu da.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo García Villanuevak azpimarratu duenez “haur-parkeak ezinbesteko espazioak dira haurren aisialdirako, garapenerako eta bizikidetzarako. Jarduketa honen bidez, erabileraren eta denboraren igaroaren bidez higatuta zeuden elementuak berritzeaz gain, Donostiako parke ospetsuenetako bateko segurtasuna, irisgarritasuna eta kalitatea ere hobetu ditugu”.