Amara aldetik Illunbera sartzeko bidea berriro irekiko da egonkortze lanak amaituta
Udalak milioi bat euro inguru inbertitu ditu Miramon pasealekuan kaltetutako saneamendusarea berreskuratzeko
2026/10/16 argitaratua
Donostiako Udalak ostiral arratsaldean irekiko du berriro Amaratik Illunbera sartzeko bidea, uztailetik itxita zegoena, mendi hegala egonkortzeko eta ukitutako lurrak berreskuratzeko lanak amaitu ondoren.
Obrek eremuaren segurtasuna eta egonkortasuna indartzea ahalbidetu dute. Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Departamentuaren esku-hartzea bi fasetan egin da, eta Miramon pasealekuaren (Illunbeko konplexurako sarbide nagusietako bat) egonkortasuna bermatzea, kaltetutako saneamendu azpiegiturak konpontzea eta mendi-hegalaren segurtasun baldintzak berreskuratzea ahalbidetu du.
Iñigo García Villanueva Mantentze eta Hiri Zerbitzuetako zinegotziak jarduketa honen garrantzia nabarmendu du: «Esku-hartze konplexua izan da, baina beharrezkoa, bereziki kritikoa den eremu baten segurtasuna bermatzeko. Izan ere, eremu horren goialdetik bide bat igarotzen da, eta lurretik saneamendu-azpiegiturak ere igarotzen dira».