Udalak frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore-eskaintza egin du

Ekitaldia Donostiako Memoria Historikoaren Egunaren barruan antolatu da

2026/09/14 argitaratua

 

Donostiako Memoria Historikoaren Egunaren harira, Donostiako Udalak lore-eskaintza egin du gaur goizean, frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko. Eguna, berez, irailaren 13a da, baina aurten igandearekin egokitu da eta, egun horretan Kontxako Banderako azken jardunaldia denez, astelehenera, hilaren 14ra, aldatu da. Ekitaldia 11:00etan izan da, Dual eskulturaren aurrean, Ijentea kalean.

Bertan izan dira Jon Insausti alkatea, Arantxa López Oroimen Historikoko zinegotzia eta Udalbatzaren ordezkariak, Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialak deituta, memoria-elkarteekin, erakundeen ordezkariekin eta herritarrekin batera.

Lore-eskaintza izan da jardunaldiaren ekitaldi nagusia, eta giro solemne eta errespetuzkoan joan da. Omenaldian hartu dute parte:

  • udal Txistulari Taldea
  • Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) musikarik

Donostiako Udalak eta Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialak sustatu dute ekitaldia, eta herritarrei eta erakundeei zuzendutako jarduera-programa baten parte da

  • biktimak gogoratzeko
  • haien memoria babestea
  • hiriak memoria demokratikoarekin duen konpromisoa indartzeko

Udalak omenaldia egin nahi izan die, halaber, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eta diktadura-urteetan jazarpena, indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zuten pertsona guztiei, bai eta haien senideei eta memoria berreskuratzeko eta transmititzeko lan egin dutenei ere.

Irailak 13

Irailaren 13ko datak gogora ekartzen du 1936an tropa frankistak Donostian sartu zirela eta askatasun demokratikoen hausturak, errepresioak eta eskubideen urraketak markatutako etapa bat hasi zela. Modu horretara, Udalak bizirik mantendu nahi du Errepublikaren aurkako kolpearen eta ondoko diktaduraren ondorioak jasan zituzten pertsonen oroitzapena.