Euskal erakundeek egoitza bateratua aurkeztu dute 2030eko mundialerako
Tartean diren erakundeek aukeraketa prozesuan aurrera egiteko erabakia hartu dute FIFAri ezarritako baldintza zerrenda bat oinarri harturik
2026/06/01 argitaratua
Bilbo eta Donostiako Udalek, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Athletic Clubarekin eta Realarekin elkarlanean, FIFAri helarazi diote 2030eko Mundialerako egoitza bihurtzeko prozesuan jarraitzeko borondatea adierazteko agiria, Bilbo eta Donostia hiriak barne hartzen dituen hautagaitza bateratua aurkeztuz.
Hala egin dute FIFAk aukeraketa prozesurako jarritako egutegia jarraituz, tartean diren administrazioek behar besteko ikerketak eta analisiak egin ondoren, antolakuntzak ezarritako eskakizun eta baldintzekin ados eta erabakiak hartzeko orduan interes orokorra eta herri ikuspegia lehenetsiz.
Premisa nagusi hori oinarri hartuta, eragindako administrazioek ondorengoa adierazi nahi dute:
1. Egoitza bietako lurraldeetako erakundeek lau urte daramatzate, lan serio eta zorrotza eginez, 2030eko Mundialeko egoitza bihurtzeko lanetan, eta bide beretik jarraituko dute hemendik aurrera datozen faseetan.
2. 2022. urtean, Euskal Erakundeek, FIFAk exijitutako zenbait errekerimendu handi ikusita, baldintza orokorrak landu zituzten, eta 2024. urtean FIFAri dokumentu bat helarazi zioten, ikuspuntu ekonomikotik zein hiritargoarengan eragingo zuen inpaktuagatik, egoitza bietako bakar batek ere bere gain hartuko ez zituen alderdiak adieraziz.
Euskal erakundeek marra gorritzat nabarmendutako elementuen artean aipatzen dira:
- koste ekonomiko oso altuak;
- egoitzetan nazioarteko gertakariak egiteko orduan planteatzen diren exijentziak;
- arau-markoa aldatzeko beharra; estadioetan inbertsio berriak egiteko derrigorra;
- Euskadiko hizkuntza ez erabiltzea;
- lehiaketa egiten den denbora berean egoitza-hirietan beste gertakaririk ez egitea;
- eta zenbait esklusibitate Mundiala antolatzen duen enpresaren mesedetan.
3. 2026ko martxoan, FIFAko ordezkariek San Mames eta Anoeta futbol zelaiak bisitatu zituzten. Bisita amaitutakoan, urte bi lehenago adierazitako baldintzak kontuan hartuak ere izan ez zirela, Erakunde bien aldetik analisi sakon bat egin zen 2030eko Mundialaren egoitza bi hartzeko eskakizun guztiak onartzeak ekarriko lukeenaren inguruan.
4. Euskal Erakundeek, egoitza bien artean komunean jartzeko prozesu baten ondorioz, ondorengoa erabaki dute: ordezkatzen duten hiritargoaren interesen eta ongizatearen defentsari eutsiz,
- FIFAri aurrekontu bakar bat aurkeztea, bere gain hartzeko prest egongo liratekeen alderdiak jasoko lituzkeena, kontuan hartuta biak egoitza bakar batean elkartuko liratekeela, bi estadiorekin (San Mames eta Anoeta) 2030ean taldetan antolatuko den faserako, futbol estadio bakoitzean bi partida jokatuz.
5. Euskal Erakundeek ulertzen dute hala ez egiteak, esandako proposamen hori onartuta zein ez, kaltea ekarriko lukeela euskal gizartearentzat, oro har.
6. Hala eginez adierazi da euskal erakundeen interes irmoa, San Mames eta Anoeta izan daitezen FIFAren 2030eko Munduko Kopako partidetarako egoitza. Enpresa antolatzaileak proposamen horri emango dion erantzunaren zain geratu dira orain.
7. Azkenik, Euskal Erakundeek berretsi egin nahi dute koordinatuta eta arestian adierazitako interes orokorraren mesedetan eta herri ikuspegiarekin lan egiteko konpromisoa, FIFAk exijitutako dokumentazioa seriotasun eta zorroztasun osoz prestatzeko.