Udaltzaingoak Iruñako Udaltzaingoko ordezkaritzarekin lan-eguna partekatu du

Koordinazio, hiri segurtasun eta instrukzio alorretako mahai teknikoak osatu eta informazio interesgarria trukatzeko aukera izan dute

2026/05/25 argitaratua

​​​​Joan den maiatzaren 21ean Iruñako Udaltzaingoko ordezkaritza bat Donostiako Udaltzaingoak Morlansen duen egoitzan izan zen. Iruñako ordezkari bezala barne-ataletako arduradunak izan ziren bertan, eta Donostiako Udaltzaingoaren aldetik, berriz, zuzendaria, komisario-ordea eta hainbat ataletako arduradunak.

Morlansen izandako bileran aurkezpen orokor bat egin zen, eta ondoren hiru mahai tekniko antolatu ziren:

  • koordinazio-mahaia
  • hiri segurtasun-mahaia
  • instrukzio-mahaia

Lantalde bakoitzean bi erakundeetako partaideak izan ziren informazioa eta lan-trebetasunak elkar trukatzen.

Bi hirien neurriak eta ezaugarriak antzekoak direnez, partekatutako elkarrizketak interesgarriak izan ziren: bi udaltzaingoek dituzten arazoak parekoak direla ondorioztatu zen, besteak beste. Bilera hauetan giza bitartekoen kudeaketa hobetzeko azterketa ere egin zen.

Iruñako lankideen bisitaldian koordinazio-gunea ikusi ahal izan zuten, bertan egiten den lana ikusi, eta bien bitartez azken aurrerapen teknologikoez hitz egin zuten buruzagiek, hala nola ENTZUN, Donostiako Udaltzaingora iritsi berria den aplikazioa. Jorratutako gai horien inguruan, adimen artifizialaz ere hitz egin zen, eta Donostiako Udaltzaingoan telefono mugikorrei ematen zaien erabilgarritasunaz.