Ireki da 2026ko Gabonak Zuretzat programaren dirulaguntzetarako epea

Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako jarduera ludikoak edota kulturalak antolatzeko

2026/09/25 argitaratua



Donostia Gazteriak Gabonetarako ekintza eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak jasotzeko izen-ematea zabaldu du. Diruz lagundutako jarduerak abenduaren 12tik urtarrilaren 5era arte izango den “Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen dira.

Programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira eta ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Halaber, bestelako balio batzuk ere landu nahi dira; besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta aisialdi sortzailea. Eta horiek guztiak, batik bat, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hurbileko entitateen bidez lantzea da helburua.

Dirulaguntza eskatzeko epea 2026ko irailaren 25etik urriaren 14a arte (barne) zabalik izango da; eta, telematikoki, udaleko webgunearen bitartez egingo da.

Informazio gehiago >