Udazkeneko laborategiak bertan ditugu!

Kontadores Zentroak eskaintzen dituen ikastaroak dira eta izena emateko epea zabalik dago

2026/09/25 argitaratua

 

Udazken honetan ere Kontadoresek gazteei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu. Urria eta urtarrila bitartean, 129 plaza eskainiko dira 8 laborategietan banatuta.

Aurtengoan ere, ohiko laborategi luzeez gain, PILULAK (formatu txikiko proposamenak) eskainiko dira eta urtean zehar elikatuko den saila izango da.

Honako hauek izango dira udazken honetako laborategiak:

    • Dancehall: astearteetan, 18:30-20:00, urriaren 20tik otsailaren 23ra.
      Dinamizatzailea: Ainara San Miguel
    • Zeramika baxera laborategia: ostiraletan, 17:30-20:00, urriaren 23tik urtarrilaren 15era.
      Dinamizatzailea: Jone Zubizarreta
    • Antzerki sormen laborategia: ostegunetan, 18:30-20:30, urriaren 22tik urtarrilaren 21era.
      Dinamizatzaileak: Nahia Sillero eta Ander Santxez
    • Oinarrizko argazkilaritza analogikoa: asteartetan, 17:30-20:00, urriaren 20tik azaroaren 17ra.
      Dinamizatzaileak: Flash kolektiboa: Paula Andion + Eneko Miguélez
    • Twerk: asteazkenetan, 18:30-20:00, urriaren 28tik abenduaren 16ra.
      Dinamizatzailea: Iratxe Erviti
    • Sukaldaritza: ostiraletan, 17:30-20:30, urriaren 30etik urtarrilaren 29ra.
      Dinamizatzailea: Alaia Ortega
    • Heels: ostegunetan, 18:30-20:00, urriaren 15etik urtarrilaren 28ra.
      Dinamizatzailea: Maria Perez
    • Podcast laborategia: asteazkenetan, 18:00-20:00 azaroaren 4tik abenduaren 9ra.
      Dinamizatzailea: Iker Iribarren

Udazkeneko laborategietan izena eman nahi baduzu>

Laborategien informazio gehiago >