Forma, kolore eta soinu festa handia 61. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketarako

Valecea euskal pirotekniak 150.urteurrena ospatuko du eta ikuskizun piromusikal berezia eskainiko du abuztuaren 15ean, lehiaketari eta jaiei amaiera emateko

2026/06/26 argitaratua

​​​​​​Urtero su artifizialak dira Donostiako Aste Nagusiaren protagonista nagusienetako bat. Nazioarteko lehiaketak milaka pertsona erakartzen ditu urtero badiaren ingurura Aste Nagusiko gau guztietan. Eta gau horietan guztietan, forma, kolore eta soinuen festa handi bat bizitzeko aukera eskaintzen du. 

Hori da aurtengo lehiaketaren kartelak irudikatu nahi izan duena. Estudio Primoko Jorge Elósegui Astrain diseinatzaile donostiarrak egin du eta orban eta zirriborro ezberdinen bidez gauero bizi dugun forma, kolore eta argi soinu festa hori irudikatu nahi izan du.

Hauek dira, 61. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko duten pirotekniak: 

  • Abuztuak 8: Pirotecnia Alpujarreña (Granada)
  • Abuztuak 9: Xena Pyrotechnics (Herbeherak)
  • Abuztuak 10: Pirotecnia Tamarit (Valentzia)
  • Abuztuak 11: Phoenix Fireworks (Erresuma Batua)
  • Abuztuak 12: Pirotecnia Valenciana (Valentzia)
  • Abuztuak 13: Gianni Vaccalluzzo (Italia)
  • Abuztuak 14: Pirotecnia Gironina (Valencia)

Ikuskizun piromusikala

Urtero bezala, Aste Nagusiko azken egunean, abuztuaren 15ean, eta 61. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketari amaiera emateko, ikuskizun piromusikalaz gozatzeko aukera egongo da. Aurtengoa gainera oso berezia izango da Euskadiko enpresa baten eskutik egingo baita, Valecea Pirotekniaren eskutik.

Ikuskizunak bere historiari errepasoa emango dio, eta horretarako Georges Bizet-en Carmen obrako Toreadoreen Martxa, Offenbachen Can Can, jazza eta swingaren urrezkoa aroa irudikatzen duen Sing, Sing, Sing, Elvis Presleyren Jailhouse Rock, Egan taldearen Behin Batean Loiolan, Neomaken Ilargi Berriak eta Thomas Bergersenen Ocean Princess abestiak su artifizialekin uztartuko dituzte.

Programa deskargatu >