Udalak "Eta, hala ere, marrazkiak egiten dituzte!" erakusketa inauguratu du

Erakusketa Aieteko kultur etxean dago ikusgai eta herrialdetik ihes egin behar izan zuten adingabe errefuxiatuek egindako 48 marrazki biltzen ditu

2026/09/11 argitaratua

Aieteko kultur etxean, ostegunetik (irailak 10) urriaren 25era bitartean, ikusgai egongo da 'Eta, hala ere, marraztu egiten dute!' erakusketa, Gerra Zibiletik ihes egin behar izan zuten haurren begiradari buruzkoa. Gerra Zibila hasi eta soldadu frankistek Donostia hartu eta laurogeita hamar urtera, haurrek bizitza aldatu zien gatazka hartan zer esperientzia izan zituzten ezagutzera gonbidatzen gaitu erakusketak.

Erakusketak 48 marrazki eta lan horiek egin zituzten haur erbesteratuetatik hemezortziren argazkiak biltzen ditu.

Oroimen Historikoko zinegotzi Arantxa Lópezek erakusketaren balioa nabarmendu du, bereziki sentikorra den ikuspegi batetik gure historiara hurbiltzeko modu gisa: «Marrazki horiei esker, inoiz jasan behar ez zuten esperientzia hura bizi behar izan zuten haurren begietatik begiratzen die Gerra Zibilari eta erbestealdiari. Beldurrari, galerari eta haur haiek aurrera jarraitzeko duten gaitasunari buruz hitz egiten diguten testigantzak dira».

Erakusketa Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Bulegoaren bidez, eta Donostia Kulturak antolatu dute, Benalmadenako Udalaren laguntzarekin.

Ordutegia

  • Astelehena eta jaiegunak: itxita.
  • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.
  • Larunbatak: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00.
  • Igandeak: 10:00-14:00.