Abian da '0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri' programa

Izen-ematea irailaren 14ean irekiko da

2026/09/11 argitaratua

 

Donostia Gazteriak haurdunaldian eta haurren hazieran laguntzeko taldeak martxan jartzen ditu, “Haurren Ongizartea Oinarri” programaren baitan.

Haurren hazieraren inguruko zalantzak, beldurrak eta bizipenak partekatzeko gunea da. Zerbitzu honen helburua da haurren eta gurasoen ongizatea sustatzea, gurasoak  trebatzea eta sostengua eskaintzea.

Taldeak urriaren 5etik aurrera jarriko dira martxan berriro.

Eskaera handia eta familiek erakutsitako interes bikaina dela eta, talde gehigarri bat irekiko da 1 eta 2 urte bitarteko haurren gurasoentzat, eta, horrela, plaza gehiago izango dira. 

Talde desberdinak sortuko dira, haurdunalditik hasita haurrek 6 urte bete arte, garai bakoitzeko ezaugarri propioak kontuan hartuz. 

Taldeak hurrengoak izango dira:

  • Haurdunen taldeak
  • 0-12 hilabete bitarteko haurren gurasoen taldeak
  • 1-2 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak
  • 3-5 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak

Haurdunalditik umeak 6 urte egin arteko garairako saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat.

Izen-ematea irailaren 14ean irekiko da

Informazio gehiago: