Ekainaren 20an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Ohi bezala Tabakaleran egingo da, 10etatik 14etara

2026/06/17 argitaratua

Datorren larunbatean, ekainaren 20an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko tailerrak, eta sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Horrez gain, erosketaren bat egiten dutenen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da. Azken azokan lortutako berrerabilerari esker ia 2 tona CO2 ez ziren atmosferara isuri.

Egutegia 2026 eta online azoka 

Donostiatruk kartela ekaina 2026