Dbizi-ren erabilera %25,5 handitu da urteko lehen seihilekoan
Hazkunde progresibo horrek agerian uzten du sistema hirian sendotu dela
2026/07/24 argitaratua
Dbizi Donostiako bizikleta alokairu sistemak 2025ean baino %25,5 gehiago erabili da urteko lehen seihilekoan, 695.693 bidaiarekin 2025ean, denbora tarte berdinean, 574.707 bidaia egin ziren eta.
Sistemaren hazkunde progresibo horrek agerian uzten du sistema hirian sendotu dela, joan den ekaina sistemaren historiako hilabeterik onena izanik, 142.832 bidaia ere egin baitziren, 2025eko urrian erregistratutako aurreko errekorra (142.763 bidaia) gaindituta.
Datuak
- Generoaren araberako erabilerari dagokionez, aurten, gaur arte, emakumeek bidaien %37,24 egin dituzte, sistema gero eta gehiago erabiltzeko joerarekin jarraituta. Horrek esan nahi du iaz erregistratutako batez besteko erabilera %3,18 handitu dela, orduan emakumeen erabilera desplazamenduen %34,06 izan baitzen.
- Abonatu kopuruari dagokionez, ekainean Dbizi abian jarri zenetik izan den abonatu kopuru handiena erregistratu da, 16.375 abonaturekin, iazko epe berean izan ziren abonatu kopuruarekin (13.954 abonatu) alderatuta. Hau da, %17.34ko hazkundea erregistratu da.
- 2025ean ere Dbiziko erabiltzaileek bizikleta elektrikoa nahiago izan dute argi eta garbi, bidaien %77,62 bizikleta elektrikoarekin egin baitituzte (534.841 bidaia); bizikleta mekanikoekin egin diren bidaiak, berriz, %22,74 izan dira (160.852 bidaia). Bizikleten eguneko erabilerei dagokienez, lanegunetan 4.232 bidaia erregistratu dira eguneko, lehen aldiz 4.000 bidaia baino gehiago eginda.
- Dbiziko bizikleteta egindako bidaia gehienen iraupena, zehazki, bidaien %97,41en iraupena 30 minutu baino gutxiagokoa da oraindik ere. Zifra hori 2025eko aldi berdinean izan zenaren antzekoa da, orduan 30 minututik beherako ibilbideak %97,47 izan baitziren.