Hiriko festa eta auzo gehiagotara zabalduko da eraso sexisten aurkako kanpaina

Informazio eta arreta gune gehiago izango dira hiriko jaietan, herritarren eskura prebentzio-neurriak eta baliabideak jartzeko

2026/06/18 argitaratua

Campaña de prevencion de la violencia machista verano 2026

​​​​​​Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoak jai-giroko eraso sexistak eta sexualak prebenitzeko eta artatzeko kanpainaren beste edizio bat jarri du abian. 'Festetan ere aske! Indarkeria sexistarik ez!' lelopean, ekainetik abendura bitartean egongo da kanpaina indarrean, eta hiriko ospakizun nagusietan nahiz auzoetako jaietan eramango da aurrera.

Kanpainaren helburua da eraso sexisten aurkako prebentzio-mezuak zabaltzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta indarkeria matxistaren edozein adierazpenen aurrean gaitzespen-jarrera aktibo bat sustatzea. Era berean, informazioa eta baliabideak eskaini nahi ditu, bai indarkeria-egoerak prebenitzeko, bai erasoren bat jasan duten pertsonei laguntzeko.

Etxez etxe informazioa banatuz hasiko da kanpaina: hain zuzen ere, gomendioak eta jarduteko jarraibideak helaraziko dira. Gainera, informazio- eta sentsibilizazio-materialak banatuko dira, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Informazio guztia ezezetzda.eus webgunean dago jasota.

Puntu moreak

Informazio- eta arreta-guneak hainbat ospakizunetan egongo dira. Puntu horietan, informazioa, sentsibilizazioa eta arreta espezializatua eskainiko dira. Leku hauetan egongo dira:

FESTAK EGUNAK ORDUTEGIAK KOKAPENA
Antiguako San Joanak  Ekainak 20, larunbata 20:00 – 00:00 Mikel Laboa plazan
San Joan Bezpera Ekainak 23, asteartea 20:00 – 00:00 Puente de Zurriola
Intxaur Jaiak Ekainak 26, ostirala 22:00 -02:00 Sagastieder plaza
San Martzial (Altzak) Ekainak 27, larunbata 20:00 - 00:00 San Martzial
Añorgako karmengo jaiak Uztailak 11, larunbata 20:00 - 00:00 Harrobi plaza (frontoi ondoan)
Karmengo jaiak Uztailak 18, larunbata 00:00 - 04:00 Boulevardeko kioskoa
Zipotz Jaiak  Uztailak 18, larunbata  20:00 - 00:00 Katalunia plaza
Jazzaldia  Uztailak 22, 23, 24 eta 25 20:00 - 00:00 Zurriolako zubia
Amara Zaharreko jaiak Uztailak 30, asteazkena 20:00 - 00:00 Easo plaza
Aste Nagusia  Abuztuaren 8tik 15ra  11:00 - 15:00
20:00 - 04:00
Boulevardeko kioskoa
Intxaurrondo Zaharreko jaiak Irailak 12, larunbata 20:00 - 00:00 Letaman plazan
Euskal Jaiak Irailak 13, igandea 11:00 - 15:00 Boulevardeko kioskoa
Porrontxo jaiak Irailak 18, 19, 20 20:00 - 00:00 Martin Santos plaza
Arriaga Serafinak (Altzan) Irailak 26 20:00 - 00:00 Harrobieta plaza
Amara Berriko 
jaiak
Urriak 9, ostirala 20:00 - 00:00 Zehazteke
Martuteneko jaiak Urriak 10, larunbata 20:00 - 00:00 Zehazteke
San Tomas  Abenduak 21 11:00 - 15:00 Boulevardeko kioskoan

 

Ostalaritza 

Kanpainak, gainera, prestakuntza- eta hausnarketa-prozesu bat egingo da ostalaritzako profesionalekin, indarkeria-egoerak prebenitzeko eta horiei erantzuteko gaitasuna indartzeko. Lanak ikuspegi zabala izango du, eta LGTBIQ+fobiarekin, arrazakeriarekin, dibertsitate funtzionalagatiko diskriminazioarekin eta beste indarkeria eta bazterketa mota batzuekin lotutako egoerak ere jorratuko ditu.

Udalak jaien antolaketan eta kudeaketan inplikatutako hainbat eragilerekin koordinatuta egin du kanpaina hori, besteak beste, Donostia Festak atalarekin, Jazzaldiarekin, Udaltzaingoarekin eta auzoetako jai-batzordeekin, jai-espazio seguruak, berdinzaleak eta indarkeria sexistarik gabekoak eraikitzen jarraitzeko.