Tren zerbitzurik gabe Irun eta Hernani artean

Irailaren 6ra arte

Trenen zirkulazioa erabat etengo da Irun eta Hernaniko geltokien artean uztailaren 25etik irailaren 6ra, AHTren obren ondorioz. Erabiltzaileen garraio zerbitzua bermatzeko, Renfek autobusak jarriko ditu.

Horrela, Donostiako tren geltoki hauetan trenaren ordez, autobusa hartu beharko da: Norteko geltokia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrera.

Irailaren 7tik urriaren 18ra bitartean, astelehenetik ostiralera 4:30etik 17:30era, ibilbidea trenez egingo da Irun-Brinkola artean. Ordu tarte horretatik kanpo, zerbitzua trenarekin eta autobusarekin batera emango da.

Autobusen ordutegiak

Uztailaren 27tik irailaren 7ra > 

 

Informazio gehiago -> Renfe

 

 

2026/08/01 argitaratua