Konponketa lanak Pasealeku Berrian
Maiatzaren 19tik, bi astez
Pasealeku Berrian hondoratutako eremu bat konpontzeko lanei ekin dio Udalak. Zehazki, Aquariumerantz zuzenean doana. Maiatzaren 19an hasi eta bi astez arituko dira.
Jarduketak 65 bat metro koadroko azalerari eragingo dio, eta haren xedea da hiriko pasealeku jendetsuenetako baten segurtasuna eta egoera ona bermatzea.
Hauek dira egingo diren lanak:
- eragindako eremuaren perimetroa moztu, eta, ondoren, azalera pikatu 12 bat metroko luzeran eta 5,2 metroko zabaleran; horrek bidegorriaren zabalera osoari, urak biltzeko sakanari eta zirkulazio-erreiaren zati bati eragingo die.
- eremua metro erdi zulatuko dute, eta zulo hori harrobiko material granularrarekin bete eta trinkotu
- zoladura jarri: hormigoi armatuzko lauza bat, galtzada-harri gris moduko batez amaitua, bidean, eta gorriz koloreztatutatuko hormigoi armatua, bidegorriaren tartean
- esku-hartzeak eragindako sakangunea berriz jarriko da
Jarduketaren aurrekontua 14.297,07 eurokoa da, BEZa barne, eta bi asteko epea aurreikusten da obra egiteko.
2026/05/19 argitaratua