Azaroak 18-19: itsasaldeko arriskua eta olatu handiak

Pasealeku Berria itxiko da

Euskalmeten iragarpenen jakinarazpenen ondoren, abisu horia aktibatuko da itsasaldeko arriskuagatik eta alerta laranja olatu handiengatik: 

  • AZAROAK 18 (asteazkena): abisu horia 9:00etatik aurrera, Pasealeku Berria goizeko 9etatik itxiko da autoentzat, eta arratsaldeko 20:00tan guztiz itxiko da. Hortik aurrera alerta laranja aktibatuko da, beraz, egun osoa itxita egongo da guztiz. 
     
  • AZAROAK 19 (osteguna): alerta laranja egun osoan olatu handiengatik, honako neurriak hartuko dira:

Itxierak

  • Pasealeku Berria oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, Argazkilarien Elkartetik aurrera
  • Salamanca pasealekua oinezkoentzat zein ibilgailuentzat
  • Ibilgailuen desbideraketa: Soraluze kaletik Aldamar kalera
  • Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia)
  • Haizearen Orrazia

Santa Klara Uhartea: garraio eta bisita zerbitzua bertan behera

Uretako jarduerak: ingurune urtarrera sartzen diren pertsonek beren erantzukizunpean egingo dute.

2026/11/17 argitaratua