Urriak 4: trafiko aldaketak eta etenak

Maratoi Erdia Erdialde, Amara, Antigua eta Grosetik igaroko da


Igande honetan, urriaren 4an, Maratoi Erdia jokatuko da. 09:30ean hasiko da eta 12:00 alderako amaitzea aurreikusten da. Lasterketa Erdialdetik, Amaratik, Antiguatik eta Grosetik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.

 

Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.

 

Eraginak

  • Boulevard zumardia 05:00etatik 14:00ak inguru arte itxita egongo da
  • 09:00etatik itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak
  • 12:30ak aldera ibilbidearen kaleak irekitzea aurreikusten da (Antigua 11:00ak aldera eta Amara 11:30ak aldera)

Ibilbidea eta hautazko bideak trafikoarentzat >

 

Ibilbideak

Itzuli txikia: Boulevard – Hernani – Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea – Urbieta – Mendeurrena - Araba – Antso Jakituna (180º biratzea azken zebrabidean, Pio XII.a baino lehen) - Antso Jakituna – parkea – Gernikako Arbola– San Martin (kontrako noranzkoa) – Bergara (kontrako noranzkoa) – Askatasunaren hiribidea – Idiakez (kontrako noranzkoa) – Gipuzkoa plaza (kontrako noranzkoa) – Legazpi (kontrako noranzkoa) – Boulevard (kontrako noranzkoa) – Erregina Erregeordea (errei nagusia-kontrako noranzkoan) – Argentinako Errepublika (kontrako noranzkoa) – Santa Catalina zubia (kontrako noranzkoa) – Ramón María Lili – Zurriola– Lapurdi plaza (180ºtako bira-bus erreia) – Zurriola - Erregina Erregeordea (bus erreia) – Boulevard


Itzuli handia: Hernani - Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea (kontrako noranzkoa) – Easo (kontrako noranzkoa) – Zubieta (kontrako noranzkoa) – Clara Campoamor – Kontxa – Zumalakaregi – Tolosa hiribidea - Europa plaza - Tolosa hiribidea (180ºtako bira-azken aurreko zebrabidea) -  Tolosa hiribidea - Europa plaza – Tolosa hiribidea – Zumalakarregi – Satrustegi – Kontxa - San Martin (kontrako noranzkoa) - Easo (kontrako noranzkoa) - Errondo - Anoeta - Errondo - Manuel Collado (kontrako noranzkoa) - Antso Jakituna (kontrako noranzkoa) – Araba parkea (kontrako noranzkoa) - Mendeurrena (kontrako noranzkoa) - Urbieta (kontrako noranzkoa) – Arrasate (oinezkoak) - Bergara (kontrako noranzkoa) - Askatasunaren Hiribidea – Idiakez (kontrako noranzkoa) – Gipuzkoa plaza (kontrako noranzkoa) – Legazpi  (kontrako noranzkoa) – Boulevard (kontrako noranzkoa) – Erregina Erregeordea errei nagusia (kontrako noranzkoa) – Argentinako Errepublika (kontrako noranzkoa) – Santa Catalina zubia (kontrako noranzkoa) – Ramón María Lili – Zurriola – Lapurdi plaza (180ºtako bira-bus erreia) – Erregina Erregeordea (bus erreia)  – Boulevard - Hernani – Alderdi Eder.

 

Garraio publikoa

Autobus zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira:

  • Dbus >
    • 09:00etatik 11:00etara Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango dira (38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean, TB6 Taxibus Ulia zerbitzuan eta TB7 Taxibus Atotxaerreka-Itsasargi pasealekua izan ezik), bidaia horien kostua probaren antolatzaileek hartuko baitute beren gai
  • Lurraldebus >

 

Ez da taxi geralekurik egongo Boulevardean


Lurpeko Aparkaleku Publikoak

Lasterketaren antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, urriaren 4an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak >

2026/09/30 argitaratua