Kirol Ekintzak kanpainaren parte-hartzeak marka berria lortu du eta 9.000 lagunek eman dute izena

Azken bi urteetan, parte-hartzaileen kopurua % 25 igo da, eta kirol-kanpaina honen goranzko joera sendotu da

2026/09/16 argitaratua

Kirol Ekintzak 2026/27 kirol-ikastaroen kanpainak denboraldi berriari ekin dio, parte-hartzeak gora egin duelarik. Dagoeneko ia 9.000 lagunek eman dute izena Donostia Kirolaren ikastaroetan, 2025ean baino %10 gehiagok. Azken bi urteetan, parte-hartzaileen kopurua %25 hazi da, eta, horrela, kirol-kanpaina honen goranzko joera sendotu da.

Denboraldi honetako programazioak 73 kirol-modalitatetako 1.601 ikastaro biltzen ditu, adin eta maila guztietako pertsonei zuzendutako proposamenekin. Ikastaroak datorren irailaren 21ean hasiko dira eta ekainaren 12ra arte luzatuko dira.

Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak nabarmendu duenez, “datu oso positiboak dira, zalantzarik gabe, herritarrek kirol-jarduerari ematen dioten garrantzia eta Donostia Kirolak eskaintzen dituen zerbitzuen balorazio ona erakusten dutenak. Kirol ekintzak gero eta pertsona gehiagorengana iristen dira, eta haien beharretara eta kirol eskaera berrietara egokitzen dira, eskaintza zabal eta anitzarekin. Zoragarria da ikustea gero eta donostiar gehiagok nola txertatzen duten kirola euren egunerokotasunean.”