Haurren eta nerabeen parte hartzeko organoaren erregelamendua egiteko proposamena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, egin eta izapidetu nahi den arau-proiektuaren azalpen-memoria hau idazten da, herritarren eta eraginpean egon daitezkeen erakundeen iritzia jasotzeko

Ekarpen epe amaiera: 2026/10/07

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Haur eta nerabeek parte hartzeko udal-kanal arauturik ez izatea.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Haurren eta nerabeen babesaren arloan indarrean dauden araudiak betetzea, hain zuzen ere, haur eta nerabeen oinarrizko eskubide den parte hartzeko eskubidea bermatzea.

Arauaren helburuak

Haurren eta nerabeen parte hartzeko organoaren egitura eta funtzionamendu orokorra arautzea.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Araudi propio bat egiteko eta onartzeko beharra baloratu da, lehendik dagoen eta egokitzeko moduko erregelamendurik ez dagoelako.

Dokumentuak