Udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko proposamena
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeren 133. artikuluarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarrek duten parte-hartzea hobetze aldera, goian aipatutako arau-proposamena egin aurretik, kontsulta publikoa egingo da.Ekarpen epe amaiera: 2025/01/03
Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren
Etxebizitza arazo larria da Donostian. Prezio altuak, eskaintzaren eskasiak eta beste faktore batzuek eragin dute biztanleriaren maila handi batek ezinezkoa ikustea etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan eskuratzea.Udal-araubideko etxebizitza tasatua etxebizitza babestuaren modalitate bat da, eta beharrezkoa da aplikatu beharreko araudiaren aurreikuspenetara egokitzeko. Legeriak udal-etxebizitza tasatua ordenantza baten bidez arautzea eskatzen du.
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna
Donostiako Udalak orain aldatzea proposatzen den ordenantzaren bidez arautu ditu udal-etxebizitza tasatuak.Alde batetik, sustapen horien kudeaketan hartutako esperientzia dela-eta, beharrezkoa da arauketaren alderdi batzuk beste modu batera bideratzea, edukitza-erregimenaren gaineko aukerak zabaltzeko eta sustapena errazteko.
Bestalde, ordenantza onartu ondoren, funtsezko berrikuntza nabarmenak dituzten zenbait arau aldarrikatu dira, eta, beraz, indarrean dagoen ordenantza egokitu beharra dago.
Arauaren helburuak
Arauaren helburua adierazitako gaiaren inguruan antzemandako arazoak konpontzen saiatzea da. Bereziki, beharrezkoa da indarrean dagoen testua arau-berrikuntzetara egokitzea, eta haren araubidea etxebizitza tasatu autonomikorako aurreikuspenekin parekatzea.Besteak beste, arauak lortu nahi dituen helburu nagusiak dira udal-etxebizitza tasatuen alderdi hauen erregulazioa egokitzea:
- Azalerari, eranskinei eta diseinuari buruzko betekizun orokorrak.
- Araubide orokorreko eta bereziko udal-etxebizitza tasatuen betekizun espezifikoak, besteak beste, prezioari, urteko errentari, onuradunen gutxieneko eta gehieneko diru-sarrera haztatuei eta titulartasun-araubide posibleari buruzkoak.
- Udal-etxebizitza tasatua sustatzeko eta lagatzeko moduak.
- Bizilekuari edo hiriarekiko lan-loturari buruzko betekizunak.
- Udal-etxebizitza tasatuaren kalifikazioaren ondorioak
- Udal-etxebizitza tasatua esleitzeko prozedura
Etxebizitza babestuaren eskariaren etorkizuneko proiekzioak direla-eta, neurriak hartu behar dira udal-etxebizitza tasatuen ordenantza bat edukitzeko, araubide homogeneoa eta aurreikuspen berrienetara egokitua eskainiko duena.
Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen
Legeak ezartzen duenez, nahitaezkoa da udal-ordenantza bat izatea proposamen horren xede den gaia arautzeko, eta, beraz, ordenantza baten bidez artikulatu behar da.Dokumentuak

21ºC