Donostiako Udal Planeamenduari buruzko Aholku Batzordearen araudia aldatzeko proposamena

Gaur egungo Donostiako Udal Planeamenduari buruzko Araudia 2007ko abuztuaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluaren arabera, Legeraren edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonek eta entitate esanguratsuenek puntu hauei buruz:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.

b) Araudi hori onestea beharrezko eta egoki den.

c) Araudiaren helburuak.

d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Ekarpen epe amaiera: 2025/11/21

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Egungo araudia berrikusi eta eguneratzearen helburua araudi horren zenbait alderdi zuzentzea eta hobetzea da. Araudia, funtsean, hura onetsi eta gero onetsitako 39/2015 eta 40/2015 Legeetara egokiturik eguneratu behar da. Halaber, administrazio elektronikoaren, digitalizazioaren eta teknologia berrien arloko aurrerapenak ere kontuan hartu beharko ditu.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Planeamenduari buruzko Aholku Batzordearen osoko bilkuran, 2024ko abenduaren 18an, araudia aldatzeko proposamena aurkeztu zen, kideetako baten ekimenez. Bildutako batzordekideek aho batez erabaki zuten Planeamenduari buruzko Aholku Batzordearen Araudia aldatzeko izapideak hastea.

Arauaren helburuak

- Udal Plangintzako Aholku Batzordearen osaera berrikustea.
- Osoko bilkuraren eta eskumen iraunkorraren eskumenak berrikustea.
- Administrazio elektronikoa, digitalizazioa eta teknologia berriak, testua 39/2015 eta 40/2015 Legeetara egokituz.
- Saioen maiztasuna, saioak gehituz.
- Funtzionamendu-arauak.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Batzorde iraunkorraren osaeran aldaketak egitea eta batzordeak eskumen gehiago bereganatzea.

Egungo araudiaren 6. artikuluak Aholku Batzordearen osaera eta kideak arautzen ditu. Proiektuaren helburua osaera aztertzea eta aldaketak proposatzea da, Aholku Batzordea ekarpen berriekin aberasteko.

Kideak ordezkatzearen gaia berriro aztertu nahi da.

Azkenik, aztertzen ari garen aukeretako bat osoko bilkuraren eskumenak handitzea da txostenak egiteari begira.

Dokumentuak