Lankidetza eta Garapenerako hezkuntza

2017ko Oinarriak eta Prozedura 

Honako deialdi honen helburua da diru laguntzak plazaratzea konkurrentzia librean, genero ekitatea, ekologia eta gizarte iraunkortasuna, giza eskubideak eta indarkeria-eza aktiboa zeharkakotasunez sustatzen dituzten garapenerako lankidetza, sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntzari lotutako proiektuak egiteko.

2017ko Dirulaguntza deialdia 

Garapenerako Hezkuntza eta lankidetzako proiektuak

Mugarik gabe
Zenbatekoa: 19.742,32 €
Proiektu hau Mugarik Gabe erakundeak 2014ko deialdian aurkeztutakoaren jarraipena da; hain zuzen ere, proiektu hura berrikusi, haren ahulguneak identifikatu eta hobekuntzak proposatzeko prozesu baten emaitza.

Mundubat
Zenbatekoa: 27.853 €
Nazioarteko sostengu sareak sortzea, palestinan nazioarteko zuzenbide humanitarioari eginiko urraketen aurka. Arreta berezia jarriz Jerusalen Ekialdean

Emaus y Economistas Sin Fronteras
Zenbatekoa: 26.183,68 € €
Proiektu honek, Emausek eta Mugarik Gabeko Ekonomialariek sustatuak, ekonomia zuzen eta solidarioaren kontzeptuak eta praktikak sartu nahi ditu Donostiako unibertsitate komunitatean (ikuspegi zabal batetik hartua), eta, horren bidez, unibertsitate eredu bat jakin bat sortu, ekonomia zuzen eta solidarioa aktiboki sustatuko duena, campuseko espazio formalen eta informalen artean dauden sinergiak oinarri hartuta.

Paz y Solidaridad
Zenbatekoa: 17.693 €
Proposatzen dena da sentsibilizazioa lantzea eta politikoki eragitea, emakumeen lan eskubideak aldezteko eta sustatzeko.

Setem
Zenbatekoa: 16.994 €
Proiektu honen helburua da zehaztea zer kontzeptu esparru dagoen indarkeria matxisten eta kontsumoaren artean, bai eta euskal herritarrek hori nola hautematen duten ere, azken urteetan sortutako udalerri etikoen sareko kide diren entitateei helarazteko.

Alboan y Deustu Campus Donostia
Zenbatekoa: 23.850 €
Proiektu honek donostiarrak eta Donostiako administrazio publikoak mobilizatu nahi ditu, mugikorren eta gailu elektronikoen kontsumoa eta jarrera instituzionala aldatzeko, xede honekin: besteak beste Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean dagoen gatazkaren eta mineral horiek eskuratu, kontrolatu eta merkaturatzearen artean dagoen loturaren ondorio negatiboak eraldatzen laguntzea.

Sordepaz y Biladi y Paz con Dignidad y solidaridad
Zenbatekoa: 27.900 €
Proiektu honek, 12 hilabetez, jarraipena eman nahi dio Mewando Sareak 2012. urtean Donostian hasi zuen lanari: gizarte zibilari tresnak ematea lehen eskutik ezagut dezan zein den Palestinako herriaren errealitatea eta Israelgo estatuak nola urratzen dituen giza eskubideak.


  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5