Itzulketak tramitatzeko gida
IKASTAROETAN EMAN GABEKO SAIOEI DAGOZKIEN ZENBATEKO PROPORTZIONALEN ITZULKETAK IZAPIDETZEKO GIDA

1.- Sartu web honetako harpidedunaren gunean
- Erregistratuta bazaude, sartu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratzen ez baduzu, beste bat eska dezakezu web-etik
- Erregistratuta ez bazaude, sakatu dagokion aukera, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzailea eta pasahitza sartuta.
- Donostia Kirolaren datu-basean ez badago zure helbide elektronikorik edo hau okerra bada, jar zaitez harremanetan bulegoekin (943481850/943481851 edo udala_kirolak@donostia.eus).
2.- Erregistratu ondoren, sakatu “Itzulketa eskatu”.
3.- Familiako harpidetzaren kasuan, itzulketa tramitatu nahi duzun harpidetzaren kidea aukeratu.
4.- Aukeratu eskaeraren arrazoia. “Ikastaro baten zenbateko osoa edo proportzionala itzultzea Covid19 dela eta”
5.- Aukeratu ikastaroa zenbatekoak itzultzeko.
6.- Egiaztatu kontu korronteko datuak zuzenak direla. Bestela, alda itzazu eta jar ezazu itzultzea nahi duzun kontu korrontearen zenbakia. Kontu korrontearen datua gure datu-basean agertzen ez bada, adierazi zein kontu-korronteren zenbakitara itzultzea nahi duzun.
7.- Sakatu ONARTU, eta eskaera erregistratu egingo da. Eskaera hori Donostia Kirolaren administrazio zerbitzuek aztertuko dute eta, zuzena bada, dagokion zenbatekoa lehenbailehen itzuliko da. Eskaera zure posta-kontuan tramitatu izanaren egiaztagiria jasoko duzu.
eZ IKUSI
eZ IKUSI