Tramitearen deskribapena
Polloek honako zerbitzu hauek jartzen ditu interesdunen eskura:
- Hilarrietan inskripzioak
- Testu laburrak izaten dira, hildakoaren izen-abizenekin eta jaiotza datarekin, oro har.
- Hilarri hornidura
- Mota askotako hilarriak daude, hilobi motaren arabera (panteoia, nitxoa, haustegia…). Hilobi bakoitzari eta bezeroen beharrei ondoen egokitzen zaizkien hilarriak eskain daitezke.
- Hilobiak zaharberritzea
- Hilobi mota guztiak zaharberritzeko eta konpontzeko zerbitzua eskaintzen da; esaterako, estalkiari edo hilobiaren zati bertikalari eragin diezaioketenak konpontzeko edo zaharberritzeko.
- Hilobien garbiketak
- Une jakin bateko garbiketa: hilobian pilatzen den zikinkeria eta landareak kentzean datza.
- Urteko mantenimendua: noizean behingo garbiketa egin eta gero.
Informazio gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
- Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Hilabete bat
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Aurrekontuaren eskabidea erregistratzea.
- Polloek lana balioestea.
- Aurrekontua ematea.
- Aurrekontua onartzea.
- Lana egitea.
- Faktura ematea eta ordaintzea.
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)
E-mail: polloe@donostia.eus
Web: www.polloe.eus
Datu babesa