Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko Europako txartela eskuratzea: berria eta berritzea. Txartelak 5 urterako balioa du gehienez, edo egindako balorazioa iraungitzen den datara artekoa.
Txartel horren bidez horretarako egokitutako lekuetan (pertsona ezinduentzako plaza publiko erreserbatuak) aparka daiteke, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere (ezinbestekoa den denboran baino ez). Hauek dira
salbuespenak:
- Oinezkoen eremuak eta oinezkoen igarobideak.
- Gelditzea debekatuta dagoen eremuak
- Segurtasun publikoko arrazoien ondorioz mugatuta dauden eremuak.
- Ibiak edo larrialdiko irteerak oztopatzen dituzten lekuak.
- Zirkulazioko erreiak murrizten dituzten eremuak (ilara bikoitza).
Donostiako beste zenbait baldintza:
- Egoiliarren eremuetan doan aparka daiteke ezinbesteko denbora (1,30 ordu gehienez).
- Araututako eremuetan, erreserbatu gabeko plazetan aparka daiteke, 2. tarifa ordainduta.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako plazetan: doan aparka daiteke 24 orduz gehienez ere, eta horiek igaro ondoren, ezin da leku berean aparkatu beste 12 ordu pasa arte.
Edozein kasutan
- Eskabidea
- Ezgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatuko duen agiria (horrela badagokio).
Eskaera berria
- Karnet tamainako 2 argazki eguneratu.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia
- Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren ebazpena (1-6 kausak: ezgaitasuna, mendekotasuna, mugikortasun murriztua, ikusmen zolitasuna egiaztatzea). Aurkezten ez badu, Udalak egiaztatuko du.
- Osakidetzaren txostena (4. kausa: gaixotasun neurodegeneratiboa egiaztatzea; 5. kausa: gailuekiko eta bestelakoekiko mendekotasuna egiaztatzea).
- Gizarte Segurantzaren ebazpena Ezgaitasun osoari, absolutuari edo baliaezintasun handiari buruz (2. kausa).
Berritzea
- Karnet tamainako 2 argazki eguneratu.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia
Lapurreta
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb