Mugikortasun urriko pertsonek bizilekutik hurbil aparkatzeko plazaren erreserba

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

10, A edo B desgaitasun maila aitortua baduzu eta zure ohiko etxebizitzaren inguruetan aparkatzeko plaza baten erreserba behar baduzu, eskabide hau egiteko aukera duzu.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Desgaitasuna duen pertsonaren NAN
  • Ohiko gidariaren NAN

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Txosten teknikoa
  4. Plazaren erreserba onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. Jakinaraztea
  6. Brigadak plaza margotzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Baja ematea titularra hil egin delako izaten bada, entregatu egin behar da desgaitasunen bat duten pertsonek aparkatzeko Europako txartela.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli