Gizarte Ekintza Programak
-
Haur, nerabe eta familiak
-
Safe Care etxez etxeko bisiten programa doakoa eta malgua da, eta gutxienez 0-5 urteko seme-alaba duten familiei zuzenduta dago.Programa hau atxikimenduaren teorian oinarritzen da. Teoria hau ikuspegi eraginkorretako bat da, beren beharrizanekiko sentikorra den zaintza jasotzen duten haurrek garapen afektibo, sozial eta kognitibo osasungarriagoa dutela azaltzeko.
-
Gurasoei hazkuntzaren eguneroko erronkei nola aurre egin ikasten laguntzeko programa da.
-
Egokitzen programa banantze edo dibortzio prozesu batetik igaro diren familiei zuzenduta dago.
-
Incredible Years portaera-arazoak dituzten 4-8 urteko eta 9-12 urteko seme-alabak dituzten familientzat eta arazo horiek kudeatzeko zailtasunak dituzten gurasoentzat pentsatutako programa da.
-
Familientzako, haurrentzako eta nerabeentzako hezkuntza-laguntza eta laguntza terapeutikoa da, banakakoa, familiakoa edo taldekoa izan daitekeena. Etxean edo ingurune komunitario batean egiten da.
-
Prebentzio programa bat da, haurren, nerabeen eta haien familien zailtasunak eta beharrak garaiz detektatzen eta esku hartzen laguntzen duena, haien ongizate emozionala eta segurtasuna zaintzeko.
-
Adinekoak
Plus 55 programa 2003an sortu zen, gizarte-talde desberdinen arteko partaidetza eta topaketa sustatzeko eta udal-zerbitzu komunitarioen erabilera handitzeko. -
Plan honek biztanleriaren zahartzeak hiriko bizitzaren alderdi guztietan planteatzen dituen erronkak ditu ardatz.