Attachement Videofeedback Intervention (AVI) programa

Programa hau atxikimenduaren teorian oinarritzen da. Teoria hau ikuspegi eraginkorretako bat da, beren beharrizanekiko sentikorra den zaintza jasotzen duten haurrek garapen afektibo, sozial eta kognitibo osasungarriagoa dutela azaltzeko.

Zein da programaren helburua

  • Zure haurrak bere portaerarekin esan nahi duena hobeto ulertzen ikasiko duzu.
  • Jakingo duzu nola erantzun ondo zure semeak edo alabak zure arreta, maitasuna edo kontsolamendua behar duenean.
  • Patxada handiagoa izango duzu zure semeak edo alabak ingurune seguru batean esploratu eta ikas dezan laguntzeko.
  • Zure haurrarekiko elkarreraginean poztasun handiagoa sentituko duzu.
  • Zure haurra eta zu seguruago sentituko zarete, eta bata bestearekin fidatuta.

Norentzat da

Programa banaka edo aukeratzen duzun pertsonarekin batera egin daiteke.

Non eta zer ordutan egiten dira saioak

Garrantzitsua da haurrak beren ingurunean egotea, naturaltasunez jolastu eta esploratu ahal izan dezaten. Horregatik, zuen etxean bertan egingo genituzke, astelehenetik ostiralera, goizez edo arratsaldez, hobekien datorkizuen ordutegian.

Saioak ezin badira etxean egin, beste aukeraren bat eskainiko da.

Zenbat balio du

Programa doakoa da.

Nola parte har dezaket

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.

Erlazionatutako dokumentuak