Gune publikoa, hondakinak eta ingurumena

Donostiako gune publikoari, hondakinei eta ingurumenari buruzko informazioa. Ingurune jasangarri bat izateko zerbitzu, araudi eta neurriak.

Azken albisteak

Isuri Gutxiko Eremua
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
NO₂ mailak %33 egin du behera Donostiako erdigunean

2026ko datuek Isuri Gutxiko Eremua martxan jarri zenetik erregistratutako joera positiboa berretsi dute, 2021-2024 aldiko mailak baino txikiagoekin

Donostiako hondartzak
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Hondartzetan 109 tona hondakin gutxiago bildu dira aurten

Uda bereziki bero honetan udal-zerbitzuen erabilera aipagarria izan da

Baztan kalea
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Udalak irisgarritasuna hobetu du Baztan kalean, espaloiak berrituta eta oinezkoentzako pasabide berri batekin

Egiako obrari esker 40 metroko espaloia hobetu da, oztopoak kendu dira eta oinezkoen ibilbideko segurtasuna eta irisgarritasuna indartu dira

txaparrene
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Udalak 15 haur-parke berritu eta hobetzeko lanean dihardu

Lanak irailaren hasieran hasi ziren, eta datozen bizpahiru hilabeteetan garatuko dira pixkanaka, 445.000 euroko aurrekontuarekin

Udal-atala
Hiri Mantentze eta Zerbitzuak
Helbidea

Urdaneta kalea, 13,

20006 Donostia

Telefonoak: 010 / 943 48 10 00

Atalari buruzko informazio gehiago
Donostiako Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza udal-azpiegiturak kontserbatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da eta bere egitekoen artean ditu bideak garbitzea, hondakinak kudeatzea, bide publikoak, parkeak, lorategiak, ur- eta saneamendu-sareak mantentzea, eta eraikinak eta ibilgailuak mantentzea.
Udal-atala
Osasuna eta Ingurumena
Helbidea

Easo kalea, 43, 2. solairua

20006 Donostia 

Telefonoak: 943 483 878

Atalari buruzko informazio gehiago
Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzaren zeregina da osasun publikoa sustatzea, ingurumena babestea eta herritarrentzat ingurune jasangarri eta osasungarri bat bermatzea.