Adinekoak eta mendekotasuna
Informa zaitez adinekoentzako eta mendekotasuna dutenentzako laguntza ekonomikoei buruz
Informa zaitez egunean zehar erabilgarri dauden baliabideei eta ostatu hartzeko aukerei buruz
Intereseko informazioa
Adinekoentzako prestazioak eta zerbitzuak
Adineko pertsona guztiek beren gizarte-eskubideez osoki gozatu dezaten, gainerako herritarrek bezala, Udalak laguntza profesionala eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu, laguntza eta baliabideetarako sarbidea eskaintzen dizkie.
Adinekoen Zerbitzuan gure ardura da legeari jarraituz udalek eskaini behar dituzten zerbitzu eta laguntzak planifikatzea, antolatzea, kudeatzea eta berrikustea, honako hauek bermatzeko:
- Oinarrizko beharrak asetzea eta haien osasun fisiko eta mentala babestea.
- Autonomia pertsonala sustatzea.
- Adineko pertsona ahulenak babestea, zaintzea eta artatzea.
- Gizarteratzeko laguntzea, batez ere zailtasun bereziak dituztenei.
- Beren ohiko ingurunean bizitzen jarrai dezaten laguntzea, bizi-kalitate onarekin.
- Arrisku-egoerak prebenitzea eta komunitatean parte har dezaten sustatzea eta bizitza-proiektua garatzen jarrai dezaten laguntzea.
Zer eskaintzen dugu?
Hainbat zerbitzu, prestazio eta gizarte-baliabide, Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditugunak. Horiek guztiak eskuratzeko izapideak Gizarte Zerbitzuguneen sarearen bidez egiten dira.
- Mendekotasunaren eta/edo desgaitasunaren balorazioa: Gizarte Zerbitzuguneetan, zure erreferentziazko talde profesionalak informazioa eta orientazioa emango dizu, eta desgaitasun- eta/edo mendekotasun-mailaren balorazioa izapidetzen lagundu ahal izango dizu.
- Prestazio ekonomikoak: Gure Gizarte Zerbitzuguneetan, zure erreferentziazko talde profesionalak informazioa eta orientazioa emango dizu, eta jaso ditzakezun laguntza ekonomikoen eskaera izapidetzen lagundu ahal izango dizu.
- Prestazioak eta zerbitzuak etxean bertan: Prestazio eta zerbitzu horien helburu nagusia da pertsonek beren etxean jarraitu ahal izatea erraztea, beren sare soziala mantenduz: familia, lagunak, auzokideak...