Ogi-apurra

Musika Kultura Helduentzat

Musika Kultura Helduentzat


Irakasgai honen helburua da Musikaren Historia entzunaldien bidez errepasatzea, aro eta estilo desberdinetako berezitasun musikalak aztertuz.

Ikuspuntu praktiko batetik gaur egungo musika nola antolatzen den ulertzea, eta Euskal Herriko eta bereziki Donostiako herri musika ezagutzea.

Horretarako, aukeratutako entzunaldien bidez, eta hauen inguruan egindako analisiaren bidez, kronologikoki estilo desberdinak ezagutzen dira. Horrekin batera, estilo eta autore ezberdinen arteko harremanak aztertzen dira. Greziako moduetatik, Erdi aroko musikara eta honetatik Klasizismora lehenengo eta Klasizismotik Erromantizismora gero, gaur egungo musikara iritsi arte.

Irakasgai honetan jarduera osagarriak ere antolatzen dira, hala nola, kontzertu edo emanaldietara taldearekin joatea eta instrumentu edo estilo ezberdinak ezagutzeko masterclass-era joatea (Eskolan edo kanpoan).