Breadcrumb

Hertzio eta Dezibeliaren amodio istorioa

Bi kortxea Hertzio eta Dezibeliaren amodio istorioa

Nori zuzendua:

LHko 3. mailako ikasleak.

Helburu nagusia:

Soinuaren ezaugarriak ezagutzea.

Deskribapena:

Hertzio zientzialari eta ikertzaile famatua da, eta laborategi bereko zientzialaria den bere Dezibelia maitearekin ezkondu nahi du. Ezkontzeko eskatzeko, ordenagailu ultramoderno bat egingo du, eta ordenagailu horrekin Dezibeliarentzako melodia berezi bat konposatuko du. Baina... erakustaldiaren egunean, Dezibelia haserretu egingo zaio, melodia horrek ez duelako soinuaren nolakotasunetako bat ere: altuera, intentsitatea, iraupena eta tinbrea. Esango dio ezen, melodia horrek baldintza horiek bete arte, ez duela berataz ezer ere jakin nahi. Laborategiko beste zientzialariek nolakotasun horiek azalduko dituzte, adibideekin. Azalpen horiei esker, Hertziok lortuko du bere ordenagailuan beharrezko datuak sartzea, eta azkenik ordenagailutik partitura bat irtengo da, eta harekin Dezibelliari ezkontzeko eskatzen saiatuko da berriro.

Ariketak:

Kontzertuan ikusitakoa errepasatzeko ariketa batzuk:

Soinuaren ezaugarriak
 Egiaztatu soinuaren ezaugarriak ikasi dituzun