Breadcrumb

Ametzagaina parkea

Ametzagaina parkea

AMETZAGAINA

Kokalekua

  • Loiola
  • Intxaurrondo
  • Martutene

Begiratu batean

Azalera: 380.000 metro koadro

Autobus lineak: 27 9 29 33

Ezagutu parkea

Miramonekin batera, Donostiako parke zabalenetako bat da. Beraz, auzo ugaritatik du sarbidea. Baso hostotsu zabalak, oihanpe zona batzuk eta bost kilometroko ibilbideetan barna oinez osteratxo erosoa egiteko larre handiak daude bertan. Oraindik ere aurki daiteke ametza, parkeari izena ematen dion haritz mota eta jatorrizko basoaren ezaugarri, baina beste espezie batzuen artean sakabanatuta, besteak beste, haritz, haltzadi, gaztainondo, erramu eta urkien artean.

Eremu natural honetako elementu adierazgarrienen artean ongi mantentzen den gotorlekua aipatu behar da, 1875ean eraikia, karlistadetan zehar, zonarik garaienean lekutua. Parkean, era berean, gravetiar arloko aztarnategi arkeologiko bat dago, gutxi gorabehera duela 27.000 urtekoa, eta hiriko zaharrena, uste denez.

Halaber, badira aisiarako sailak, haurren jolaserako eremuak eta ariketa fisikoa egiteko egokiak, eta behatoki ikusgarri bat Urumea ibaiaren arroaren gainean.
 

AMETZAGAINA

Parkeko ekipamenduak

Erainkuntzak
Iturria
Ikuspegia
Jolastokia

Mas informaciĆ³n

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago