Breadcrumb

Red Verde - Home

Parkeek eta lorategiek zeregin garrantzitsua dute Donostiako biztanleen eta bisitarien bizi-kalitatean. Aisialdirako eta naturarekin konektatzeko berdeguneak eskaintzen dituzte, hiriko bizitza biziaren erdian.

Eduki publikatzailea

Magnolioa

Magnolioa

Ipar Amerika

Magnolioak landareen eboluzioaren historiako landarerik primitiboenetako bat dira.

Libanoko zedroa

Libanoko zedroa

Ekialdekoa/Asiakoa

Tamaina handikoa da, 40 metrotik gorakoa izan daiteke.

Fortuneren Palmondoa

Fortuneren Palmondoa

Ekialdekoa/Asiakoa

Palmondo txiki eta lirain horrek 12 metroko altuera izan dezake.

Erramua/Ereinotza

Erramua/Ereinotza

Mediterraneoko arroa

Erramua enbor zuzeneko zuhaitz iraunkorra da, 7 eta 18 metro arteko altuera duena.

Eduki publikatzailea

Frantzia pasealekua

Urumea ibaiaren ondoan iragaten den pasealeku erromantiko hau Maria Kristina eta Santa Katalina zubien artean dago.
Izugarrizko gozamena da pasealeku horretan, palmondo eta beste zenbait zuhaiztiren artean, oinez nahiz bidegorrian zehar bizikletaz ibiltzea, ibaiari Bizkaiko Golkoan itsasoratzera doala beha. Era berean, ohikoa da ibaian traineruak entrenatzen ikustea.

Gomendagarria da Frantzia pasealekuan zehar zoazela geldialdi bat egitea, Wallace iturri zuriak eta ondo zaindutako berdeguneak ikusteko, bai eta jauregi itxurako zazpi etxe handien fatxadak ere. Etxe horiek 1926tik aurrera egin zituzten, eta ibaiaren ibilbideanren parean lerrokatuta daude

Oroimenaren lorategia

Ekialdeko lorategi espiritualetan inspiratuta, parkea elkarbizitza, errespetu, berraurkitze eta bakearen leku sinboliko modura dago egina, patxada eta norberaren barnerapenerako giro bat sortuz, gerra, indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiak omentzeko.

Landarez beteriko mendi bizkar ugarik elkar bihurritzen dute, modu horretan kiribil bat eratuz, isiltasunak azpiratzen duen erdiko zelai bat babestuz. Paisaian hostotzaren kolore berdea eta loreen zuria dira nagusia, arretaz hautatuak izan direnak urtean zehar mailakatuta lora daitezen.

Aldirietan urki eta sekuoien zuhaizti soil bat dago, erdiko muinoan magnolioak eta gereziondoak, eta eremu osoan zehar sakabanatuta aranondoak eta udareondoak ugariak dira. Multzoa osatuz, anemona, agaphantus eta annabelle barietateko hortentsia sailak.

Parkearen iparraldera Iesu eliza dago, estilo modernokoa eta diseinu minimalistakoa, Rafael Moneo arkitektoak proiektatua.

Urgull parkea

Urgull Kontxako badiaren gaineko talaia pribilegiatua da, hiriko paisaia naturalaren eta memoria historikoaren zati ukaezina izanik. Sarbidea hiriko puntu ezberdinetatik duen bide sare bati esker muino malkartsu hau estaltzen
duten basoetan barna galtzeko aukera dago.

Muinoaren hego magalean hostozabalak ikus daitezke eta Kantauri itsasora irekitako isurialdean pinu, arte eta milazkak. Mendi honetan guztiak haren oinetara hedatzen zen hiria (egungo Alde Zaharra) eta itsas kaia babesteko
gotorleku militarren garaia dakarkigu gogora.

Gaur egun iragan militar horren arrasto adierazgarriak mantentzen dira, esate baterako, kanoi zuloen sailak, bastioiak, bolborategiak eta parapetoak, azalera osoan zehar modu estrategikoan banatuta. Gorenean, Motako gaztelua dago, gaur egun Jesusen Bihotzaren monumentuaren oinarri.

Oporraldietan kultura eta ingurumen heziketako jarduerak programatzen dira kokapen ezberdinetan, esate baterako, Natur Txokoa, Historiaren Etxea edo Haurren Liburutegia.

Santa Klara parkea

Maria Cristina hotelaren aldamenean dago, hirigunean. Berdegune honetan, urmael eder bat eta lore multzoak daude, zenbait altueratan. Eta, horren erdialdean, jolasean ari diren haurren eskultura zuri bat.